LibreOffice 7.3 laguntza
Menu-komando hauek dituzu erabilgarri kalkulu-orrietan.
Landu nahi duzun dokumentuaren leihoak hautatuta egon behar du menu-komandoak erabiltzeko. Era berean, dokumentuko objektu bat hautatu behar duzu, objektuarekin asoziatutako menu-komandoak erabiltzeko.
Menuak testuinguruaren araberakoak dira. Alegia, unean egiten ari zaren lanari dagozkion menu-komandoak bakarrik egongo dira erabilgarri. Kurtsorea testuan badago, testua editatzeko behar diren menu-komando guztiak egongo dira erabilgarri. Baina, esate baterako, dokumentu batean irudiak hautatu badituzu, irudiak editatzeko behar dituzun menu-komandoak jarriko zaizkizu eskura.
Komando hauek uneko dokumentuari aplikatu, dokumentu berri bat ireki edo aplikazioa ixten dute.
Txertatu menuak uneko orrian elementu berriak, adibidez irudiak, testu-koadroak, objektuak, multimedia, gelaxka-izenak eta abar, txertatzeko komandoak ditu.
Formatua menuak dokumentuko gelaxka hautatuei, objektuei eta gelaxka-edukiei formatua emateko komandoak ditu.
Uneko orriko datuak editatzeko erabili Datuak menuko komandoak. Barrutiak defini ditzakezu, datuak ordenatu eta iragazi, emaitzak kalkulatu, datuak eskema gisa erakutsi eta taula dinamikoa sortu.
Tresnak menuak zenbait komando ditu ortografia egiaztatzeko, orri-erreferentzien aztarnei jarraitzeko, akatsak aurkitzeko eta agertokiak definitzeko.