Formuletan komodinak erabiltzea

Komodinak zenbait Calc funtziotan argumentu gisa pasatzen diren bilaketa-kateetan erabili daitezkeen karaktere bereziak dira. Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroan bilaketa-irizpideak definitzeko ere erabili daiteke. Komodinen erabilerari esker, bilaketa-parametro aurreratuagoak definitu daitezke bilaketa-kate bakarrean.

LibreOffice Calc aplikazioak komodinak edo adierazpen erregularrak onartzen ditu argumentu gisa, uneko aplikazio-ezarpenen arabera. Modu lehenetsian, LibreOffice Calc-en komodinak onartzen dira, adierazpen erregularren ordez.

tip

Komodinak onartzen direla ziurtatzeko, joan aukerara eta egiaztatu Gaitu komodinak formuletan hautatuta dagoela. Kontuan izan elkarrizketa-koadro hori adierazpen erregularrak gaitzeko ere erabili daitekeela, Gaitu adierazpen erregularrak formuletan aukeraren bidez, edo ez komodinak ez adierazpen erregularrak ez erabiltzea aukeratu daitekeela.


Honako komodinak onartzen dira:

Komodina

Deskribapena

? (galdera-ikurra)

Edozein karaktere bakarrekin dator bat. Adibidez, "h?rri" bilaketa-katea erabilita, ā€œharriā€ eta ā€œherriā€ aurkitzen da, baina ez ā€œberriā€.

Kontuan izan "hrri" ere ez dela aurkituko, "?" komodinak karaktere batekin bat egin behar baitu; alegia, "?" komodinak ez du zero karaktereko bat etortzerik egingo.

* (asteriskoa)

Edozein karaktere-sekuentziarekin egiten du bat, kate hutsak barne. Adibidez, "*bide" bilaketa-kateak bat egingo du ā€œbideā€, ā€œhezibideā€ eta ā€œiturribideā€ kateekin, baina ez "bidegile" katearekin, LibreOffice ezarpen lehenetsiak erabili badira.

= eta <> bilaketa-irizpideak gelaxka osoei aplikatu behar zaizkie aukera desgaituta badago atalean, orduan"*cast" bilaketa-katearekin bat egingo du "forecaster" kateak.

~ (tileta)

Tilet-karakterearen ondoren datorren edozein galdera-ikur, asterisko eta tiletaren esanahi berezitik ihes egiten du

Asibidez, "zer~?" bilaketa-katearekin bat etorriko da ā€œzer?ā€ baina ez "zergatik" edo "zer~gatik".


tip

LibreOffice Calc eta Microsoft Excel aplikazioek, biek ala biek onartzen dituzte komodinak. Hortaz, elkarreragingarritasuna behar bada bi aplikazio horien artean, aukeratu komodinekin lan egitea, adierazpen erregularrekin egin ordez. Era berean, Ez bada elkarreragingarritasunik behar, beharbada adierazpen erregularrak erabiltzea egokiagoa da, bilaketak egiteko gaitasun handiagoa eskaintzen baitute.


Kalkulu-orrien funtzio onartuak

Komodinak kalkulu-orrien honako funtzioetan onartzen dira:

Formuletan komodinak erabiltzearen adibideak

Hurrengo adibideetan, Gaitu komodinak formuletan eta = eta <> bilaketa-irizpideak gelaxka osoei aplikatu behar zaizkie aukerak gaituta daude atalean.

=COUNTIF(A1:A10;"Chi*") funtzioak A1:A10 barrutian "Chi" katearekin hasten diren eta ondoren zero karaktere edo gehiagoko kateak dituzten gelaxkak zenbatzen ditu.

=SUMIF(A1:A5;"A??";B1:B5) funtzioak B1:B5 barrutian dauden balioen batuketa egiten du, balio horiei A1:A5 barrutietan dagozkien balioak "A" batekin hasten badira eta ondoren beste bi karaktere soilik badituzte.

note

Komodinen konparazioetan ez dira maiuskulak/minuskulak kontuan hartzen, beraz "A?" katearekin bat etorriko dira bai "A1" eta bai "a1".


Emaguzu laguntza!