LibreOffice 25.2 laguntza
Web orriaren kontsulta (LibreOffice Calc) izeneko inportazio-iragazkiaren laguntzarekin, HTML dokumentuetako taulak txerta ditzakezu Calc-en kalkulu-orrietan.
Metodo bera erabil dezakezu izenez definitutako barrutiak txertatzeko Calc edo Microsoft Excel aplikazioko kalkulu-orrietatik.
Txertatzeko metodo hauek dituzu erabilgarri:
Jarri kurtsorea txertatu beharreko edukia duen gelaxkan.
Aukeratu Orria - Kanpoko estekak. Horrek Kanpoko datuak elkarrizketa-koadroa irekiko du.
Sartu HTML dokumentuaren URLa edo kalkulu-orriaren izena. Amaitutakoan, sakatu 'Sartu'. Fitxategia hautatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzeko, sakatu Arakatu botoia.
Elkarrizketa-koadroko zerrenda-koadro handian, hautatu txertatu nahi dituzun areen edo taulen izenak.
Nahi izanez gero, barrutiak edo taulak n segundoz behin egunera daitezen adierazi dezakezu.
Inportatzeko iragazkiak dinamikoki sor ditzake gelaxka-barrutietako izenak. Ahalik eta formatu gehien mantentzen da, baina iragazkiak nahita ez du kargatzen irudirik.
Ireki bi dokumentu: kanpoko datuak hartuko dituen LibreOffice Calc-en kalkulu-orria (helburuko dokumentua) eta kanpoko datuen jatorrizko dokumentua (iturburuko dokumentua).
In the target document open the Navigator.
Hautatu iturburuko dokumentua nabigatzailearen beheko konbinazio-koadroan. Orain nabigatzaileak iturburuko dokumentuko barruti-izenak eta datu-baseen barrutiak edo taulak erakutsiko ditu.
In the Navigator select the Insert as link drag mode.
Arrastatu kanpoko datuak nabigatzailetik helburuko dokumentura.
Iturburuko dokumentu gisa HTML dokumentu bat kargatu baduzu Web orriaren kontsulta iragazkiarekin, taulak Nabigatzailean aurkituko dituzu, bata besteari jarraiki izendatuta ("HTML_table1", "HTML_table2"...), eta, horrez gain, sortutako bi barruti-izen ere bai:
HTML_all - dokumentu osoa adierazten du
HTML_tables - dokumentuko HTML taula guztiak adierazten ditu
Ireki Editatu - Estekak elkarrizketa-koadroa. Kanpoko datuen esteka edita dezakezu hemen.