Gelaxka-edukien baliozkotasuna

Gelaxka bakoitzarentzat baliozko izango diren sarrerak defini ditzakezu. Gelaxka batean egindako sarrera baliogabeak atzera botako dira.

Abisu-ikonoa

Baliozkotasunaren araua aktibatu egiten da balio berri bat sartzean. Gelaxkan dagoeneko baliogabeko balio bat txertatuta badago, edo arrastatu eta jareginez edo kopiatu eta itsatsiz gelaxkan balio bat txertatzen baduzu, baliozkotasunaren arauak ez du eraginik izango.


Ohar-ikonoa

Baliogabeko datuak dituzten gelaxkak isolatzeko, edozein unetan hauta dezakezu Tresnak - Detektibea eta ondoren Markatu baliogabeko datuak komandoa.


Gelaxken edukiaren baliozkotasuna erabiltzea

  1. Hautatu zein gelaxkatan aplikatu nahi duzun baliozkotasun-arau berria.

  2. Aukeratu Datuak - Baliozkotasuna.

  3. Irizpideak fitxa-orrian, sartu gelaxketan sartzen diren balio berriek bete beharreko baldintzak.

  4. Onartu eremuan, hautatu aukera bat.

  5. "Osoko zenbakiak" hautatzen baduzu, "12,5" gisako balioak ez dira onartuko. "Data" aukeratuz gero, data-informazioa onartzen da bai data-formatu lokalean, bai serieko data gisa. Era berean, ordu-balioak bai "12:00" gisa eta bai serieko ordu-zenbaki gisa onartzen ditu "Ordua" baldintzak. "Testuaren luzera" baldintzak gelaxkek testua soilik izan dezaketela definitzen du.

    Baliozko sarreren zerrenda bat sartzeko, hautatu "Zerrenda".

  6. Hautatu hurrengo baldintza Datuak aukeran. Aukeratzen duzunaren arabera, aukera gehigarriak egongo dira hautagai.

Gelaxka-baliozkotasunaren baldintzak zehaztu ondoren, beste bi orri-fitxak erabil ditzakezu mezu-koadroak sortzeko:

Errore-mezua bistaratzeko, hautatu Erakutsi errore-mezua baliogabeko balioak sartzean..

Ohar-ikonoa

Errore-mezua fitxa-orrian gelaxka-ekintza aldatu eta elkarrizketa-koadroa 'Ados' botoiarekin itxi ondoren, aurrena beste gelaxka bat hautatu behar duzu aldaketa gauzatzeko.


Emaguzu laguntza!