Erabiltzaileak definitutako funtzioak

Erabiltzaileak definitutako funtzioak aplika daitezke LibreOffice Calc-en:

LibreOffice Basic-ekin funtzio bat definitzea

  1. Aukeratu Tresnak - Makroak - Editatu makroak.

  2. Basic IDE bat agertuko da.

  3. 'Objektu-katalogoa' leihoan, egin klik bikoitza makroa gorde nahi duzun moduluan.

  4. Sartu funtzioaren kodea. Adibide honetan, VOL(a; b; c) funtzioa definitu da, a, b eta c alboko luzerak dituen laukizuzen solido baten bolumena kalkulatzeko:


    Function VOL(a, b, c)
        VOL = a*b*c
    End Function

Funtzio bat dokumentu batera kopiatzea

"LibreOffice Basic erabiliz funtzio bat definitzea" puntuko 2. urratsean, Makroa elkarrizketa-koadroan Editatu aukeran egin duzu klik. Lehenespenez, Hemengo makroa eremuan Nire makroak - Estandarra - 1modulua egoten da hautatuta. Estandarra liburutegia zure erabiltzaile-direktorioan gordeko da.

Erabiltzaileak definitutako funtzioa Calc dokumentu batean kopiatzeko:

  1. Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - Basic.

  2. Makroa hemendik eremuan hautatu Nire makroak - Estandarra - 1modulua eta egin klik Editatu aukeran.

  3. Basic IDEn, hautatu erabiltzaileak definitutako funtzioaren iturburua eta kopiatu arbelean.

  4. Itxi Basic IDE.

  5. Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - Basic.

  6. Hemengo makroa eremuan, hautatu (Calc-eko dokumentuaren izena) - Estandarra - 1modulua. Sakatu Editatu.

  7. Itsatsi arbeleko edukia dokumentuaren Basic IDEn.

Erabiltzailea definitutako funtzio bat aplikatzea LibreOffice Calc-en

VOL(a; b; c) funtzioa Basic-IDEan definitu ondoren, LibreOffice Calc aplikazioan integratutako funtzioen modu berean aplikatu daiteke.

  1. Ireki Calc dokumentu bat eta sartu a, b eta c funtzio-parametroetarako zenbakiak A1, B1 eta C1 gelaxketan.

  2. Jarri kurtsorea beste gelaxka batean eta sartu hau:

    =VOL(A1;B1;C1)

  3. Funtzioa ebaluatu egingo da, eta emaitza hautatutako gelaxkan ikusiko duzu.

Emaguzu laguntza!