Lerro anitzeko testua idaztea

+⏎ teklak sakatzen badira, eskuzko lerro-jauzi bat txertatzen da. Lasterbide horrek zuzenean gelaxkan edo sarrera-lerroan funtzionatzen du. Sarrera-lerroa zabaldu egin daiteke lerro anitzekoa izan dadin, koadroaren eskuinean dagoen beheranzko botoia erabilita.

Gelaxkaren eskuin ertzera heltzean lerro-jauzi automatikoa egitea nahi baduzu, egin ondorengoa:

  1. Hautatu eskuineko ertzean haustea nahi duzun testua daukaten gelaxka guztiak.

  2. Formatua - Gelaxkak - Lerrokatu fitxan, markatu Egokitu testua automatikoki aukera eta sakatu 'Ados'.

note

XLS fitxategietan testua automatikoki egokitu dadin, errenkadek 'Altuera optimoa' ezarrita izan behar dute.


Emaguzu laguntza!