LibreOffice 24.8 laguntza
Zenbakiei testu-formatua eman diezaiekezu LibreOffice Calc-en. Ireki gelaxka baten edo gelaxka-barruti baten laster-menua, aukeratu Gelaxken formatua - Zenbakiak, eta ondoren hautatu "Testua" Kategoria zerrendan. Formateatutako barrutian sartzen duzun edozein zenbaki testu gisa interpretatuko da. "Zenbaki" horiek ezkerrean justifikatuta agertuko dira, gainerako testua bezalaxe.
Dagoeneko zenbakiak gelaxketan sartuta badituzu eta gelaxken formatua gero bihurtu baduzu "Testu", zenbaki normalak izaten jarraituko dute zenbaki horiek. Ez dira bihurtuko. Ondoren sartutako zenbakiak edo ondoren editatutakoak bakarrik bihurtuko dira testu-zenbaki.
Zenbaki bat zuzenean testu gisa sartu nahi baduzu, ipini apostrofoa (') aurretik. Adibidez, zutabe-izenburuetan, '1999, '2000 eta '2001. Apostrofoa ez da ikusten gelaxketan, adierazten duen gauza bakarra da sarrera testutzat jo behar dela. Oso erabilgarria izaten da, adibidez, 0-z hasten den posta-kodea edo telefono-zenbakia sartzeko; izan ere, zifra-sekuentzietako hasierako zeroa (0) kendu egiten da zenbaki-formatu normaletan.