LibreOffice 24.8 laguntza
LibreOffice Calc-en ezin da kalkulu-orririk "biratu" errenkadak zutabe bihurtzeko eta zutabeak errenkada bihurtzeko.
Hautatu trukatu nahi duzun gelaxka-barrutia.
Aukeratu Editatu - Ebaki.
Egin klik emaitzako goi-ezkerraldeko gelaxka izango den gelaxkan.
Aukeratu Editatu - Itsatsi berezia.
Elkarrizketa-koadroan, hautatu Itsatsi dena eta Trukatu.
Orain 'Ados' sakatzen baduzu, zutabeak eta errenkadak trukatuko dira.