Batu eta bereizi gelaxkak

Gelaxka-barruti bat hautatu eta gelaxka bakarrean batu daitezke. Alderantziz, lehenago batutako gelaxka bat hartu eta gelaxka anitzetan bereizi daiteke.

note

Gelaxkak kopiatzen dituzunean batutako gelaxkak dauzkan helburu-barruti batean, helburu-barrutia zatituta geratzen da lehenik, eta gero kopiatutako gelaxkak bertan itsasten dira. Kopiatutako gelaxkak batutako gelaxkak badira, batura-egoerari eusten diote.


Batu gelaxkak

warning

Gelaxkak batzean kalkulazio-erroreak gerta daitezke taulako formuletan.


Komando hau erabiltzeko...

Egin klik eta arrastatu batuko diren gelaxkak hautatzeko, eta ondoren, egin honakoetako bat:

'Formatua' tresna-barran, sakatu:

Batu gelaxkak ikonoa

Batu gelaxkak

Edo egin eskuineko klik hautapenean laster-menua irekitzeko eta aukeratu Batu gelaxkak.
Bereizi gelaxkak ageri bada, orduan hautapenak batutako gelaxkak ditu eta ezin da gehiago batu.

Edo, Propietateak alboko barran, markatu Batu gelaxkak kontrol-laukia.

Edo aukeratu Formatua - Batu eta bereizi gelaxkak - Batu gelaxkak

Edo aukeratu Formatua - Batu eta bereizi gelaxkak - Batu eta zentratu gelaxkak

Gelaxkak batu egingo dira eta batutako gelaxkako edukia zentratu egingo da.


Gelaxkak ezin dira batu aurretik bereizten ez badira.

note

Lehendik partzialki batutako gelaxkak dituen gelaxka-hautapen bat batu daiteke, lehenengo Bereizi gelaxkak eta ondoren Batu gelaxkak erabiltzen bada, hasierako hautapena ukitu gabe. Hortik lortuko den emaitza, behean deskribatutako 'Batu gelaxkak' elkarrizketa-koadoaren aukeraren bidez aurretik gelaxkak batu diren moduaren araberakoa izango da.


Ez da onartzen hautapen anitzik, alegia, hautapenak laukizuzena izan behar du.

Batutako gelaxkak hautapenaren lehen gelaxkaren izena eta edukiak jasoko ditu.

Batuko den gelaxketako batek baino gehiagok badu edukia, Batu gelaxkak elkarrizketa-koadroa irekiko da.

'Batu gelaxkak' elkarrizketa-koadroaren aukerak

Hiru aukera daude:

Bereizi gelaxkak

Komando hau erabiltzeko...

Hautatu bereiziko den gelaxka, edo bereiziko diren gelaxkak dituen hautapen bat, eta ondoren, egin honakoetako bat:

'Formatua' tresna-barran, sakatu:

Bereizi gelaxkak ikonoa

Edo egin eskuineko klik hautapenean laster-menua irekitzeko eta aukeratu Bereizi gelaxkak.
Batu gelaxkak ageri bada, orduan hautapenak ez du inolako batutako gelaxkarik.

Edo, Propietateak alboko barran, kendu marka Batu gelaxkak kontrol-laukiari.

Edo aukeratu Formatua - Batu eta bereizi gelaxkak - Bereizi gelaxkak

Edo aktibatu/desaktibatu Formatua - Batu eta bereizi gelaxkak - Batu eta zentratu gelaxkak


D'oh! You found a bug (text/shared/01/05100200.xhp#unmergecells not found).

Emaguzu laguntza!