LibreOffice 24.8 laguntza
Hautatu gelaxkan zein karaktere erabili nahi duzun goi-indize edo azpiindizeetan.
Adibidez, H20 idatzi nahi baduzu 2 azpiindizearekin, hautatu 2 gelaxkan (ez sarrerako lerroan).
Ireki hautatutako karakterearen laster-menua eta aukeratu Karakterea komandoa. Karakterea elkarrizketa-koadroa irekiko da.
Egin klik Kokagunea fitxan.
Hautatu Azpiindizea aukera, eta egin klik Ados botoian.