LibreOffice 24.8 laguntza
Calc aplikazioak subtotalen tresna eskaintzen du SUBTOTAL funtzioaren ordezko osatuago gisa. SUBTOTAL funtzioak matrize bakarrean funtzionatzen du, eta subtotalen tresnak etiketadun zutabeetan antolatutako hiru matrize arte erabili ditzake subtotalak sortzeko. Horrez gain, kategoriaren araberako subtotalak kalkulatzen ditu eta automatikoki ordenatzen ditu, eta horrela iragazki automatikoa aplikatzeko eta kategoriak eskuz iragazteko beharra saihesten da.
Kalkulu-orri batean subtotalak txertatzeko:
Hautatu kalkulatu nahi dituzun subtotalen gelaxka-barrutia, eta gogoratu zutabe-izenburuen etiketak sartu behar direla. Bestela, egin klik datuen gelaxka bakar batean, Calc-ek automatikoki identifikatu dezan barrutia.
Aukeratu
'Subtotalak' elkarrizketa-kodroa irekitzeko.Lehen taldea orriko Elkartu honen arabera goitibeherako zerrendan, hautatu zutabe bat bere etiketaren arabera. 1. urratseko gelaxka-barrutiko sarrerak zutabe honetako balioek bat eginda elkartuko eta ordenatuko dira.
Lehen taldea orriko Kalkulatu subtotalak honentzat koadroan, hautatu subtotalak kalkulatuko zaizkien balioak dituen zutabe bat. Zutabe horretako balioak aldatzen badira, Calc-ek automatikoki birkalkulatuko ditu subtotalak.
Lehen taldea orriko Erabili funtzioa koadroan, hautatu funtzio bat 4. urratsean hautatutako zutabearen subtotalak kalkulatzeko.
Errepikatu 4. eta 5. urratsak Lehen taldea orriko beste zutabeen subtotalak sortzeko.
Subtotalen bi kategoria gehiago sortu daitezke Bigarren taldea eta Hirugarren taldea orriak hartu eta 3. urratsetik 6. urratsera artekoak errepikatuta. Talde gehiago gehitu nahi ez badira, ezarri “-bat ere ez-” orri bakoitzeko zerrendaren 'Elkartu honen arabera' aukeran.
Egin klik Ados aukeran. Calc aplikazioak subtotalaren eta total orokorraren errenkadak gehituko dizkio gelaxka-barrutiari.
Subtotalen tresna erabiltzean, Calc-ek eskema bat txertatzen du errenkaden zenbakien zutabearen ezkerrean. Eskema horrek subtotalen egitura hierarkikoa ordezkatzen du eta hierarkiaren maila desberdinetan datuak ezkutatzeko eta erakusteko erabili daiteke. Horretarako, erabili eskemaren goialdeko zutabe-adierazle zenbakidunak edo talde-adierazleak, plus (+) eta minus (-) ikurrekin markatuta ageri direnak.
Eginbide hori erabilgarria da subtotal anitz badaude, horrela maila baxuko xehetasunak ezkutatu baitaitezke, adibidez banakako sarrerak, datuen maila altuko laburpena sortzeko.
Eskemak desaktibatzeko, aukeratu
. Berriro aktibatzeko, aukeratu .