LibreOffice 24.8 laguntza
Ordenatze-zerrendak erabiliz, gelaxka batean informazio jakin bat idatz dezakezu eta gero arrastatu, elkarren ondoko elementuen zerrenda batekin betetzeko.
Sartu "Urt" edo "Urtarrila" testua gelaxka huts batean. Hautatu gelaxka eta egin klik saguarekin gelaxkaren behe-eskuinaldeko izkinan. Ondoren, arrastatu hautatutako gelaxka gelaxka batzuk eskuinerantz edo beherantz. Saguaren botoia askatzen duzunean, nabarmendutako gelaxkak hilabete-izenekin beteko dira.
Sakatuta eduki ⌘ Ctrl tekla, gelaxkak balio desberdinekin ez badituzu bete nahi.
Aurredefinitutako serieak LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Calc - Ordenatu zerrendak aukeran aurki daitezke. Testu-kateen zerrendak ere sor ditzakezu zure beharretara egokituz, hala nola zure enpresen bulegoen zerrenda bat. Geroago, zerrenda hauetako informazioa erabiltzean (goiburuetan adibidez), zerrendako aurreneko izena idatzi eta zabaldu sarrera saguarekin arrastatuz.