LibreOffice 24.8 laguntza
Errenkaden altuera alda dezakezu saguarekin nahiz horretarako elkarrizketa-koadroaren bidez.
Hemen errenkada eta errenkada-altuerari buruz azaltzen dena zutabeetan eta zutabe-zabaleran ere aplika daiteke.
Egin klik goiburukoen arean uneko errenkadaren bereizlean, mantendu sakatuta saguaren botoia eta arrastatu gorantz edo beherantz errenkadaren altuera aldatzeko.
Hautatu errenkada-altuera optimoa errenkadaren azpiko bereizlean klik bikoitza eginez.
Fokua lortzeko, egin klik errenkadan.
Goiburukoan (ezkerrean), ireki laster-menua.
Lerro altuera eta Lerro altuera hoberena komandoak ikusiko dituzu. Elkarrizketa-koadro bat irekiko da edozein hautatuz gero.