Orrien izena aldatzea

Orri-izenak ezartzea eginbide garrantzitsua da, erraz irakurtzen eta ulertzen diren kalkulu-orriak sortzea ahalbidetzen baitu.

tip

Orri baten izena ez da kalkulu-orriaren izenaren menpekoa. Kalkulu-orriaren izena, hura fitxategi moduan gordetzen duzun lehen aldian sartzen duzu.


Zure dokumentuko orri baten izena aldatzeko:

  1. Egin eskuineko klik orriaren fitxan edo ireki bere laster-menua eta aukeratu Aldatu izena orriari. Elkarrizketa-koadro bat irekiko da izena aldatu ahal izateko.

  2. Idatzi orriari jarri nahi diozun izen berria, eta egin klik Ados botoian.

  3. Bestela, mantendu sakatuta , eta egin klik orri-izen batean, eta sartu zuzenean izen berria.

note

Dokumentuak 10.000 orri arte izan ditzake, eta bakoitzak izen desberdin bat izan behar du.


Orri-izenen mugak

Orri-izenek ia edozein karaktere izan dezakete. Hala ere, badaude zenbait muga. Honako karaktereak ez dira onartzen orri-izenetan:

Komatxo bakunaren edo apostrofoaren Unicode kodea U+0027 da. Antzeko beste komatxo bakun batzuk ere onartzen dira, adibidez ʼ eta .

Aurrizki lehenetsia erabiltzea orrien izenetan

Posible da aurrizki bat ezartzea sortzen diren orri berrietarako. Aukeratu - LibreOffice Calc - Balio lehenetsiak eta sartu izen-aurrizkia Izen-aurrizkia orri berrirako.

Orrien izenak karaktere bereziekin erreferentziatzea

Gelaxka-erreferentzietan, orri izenak komatxo bakunez (') inguratuta egon behar dute izenak alfanumerikoak edo azpimarrak ez diren beste karaktere batzuk dituenean. Izen batek komatxo bakun bat badu, bikoiztu egin behar da (bi komatxo bakun).

Adibidez, A1 gelaxkaren erreferentzia sartu nahi bada This year's sheet izena duen orri batean.

Erreferentzia komatxo bakunez inguratu behar da eta izenaren barruko komatxo bakuna bikoiztu egin behar da: 'This year''s sheet'.A1

Emaguzu laguntza!