LibreOffice 24.8 laguntza
Demagun balioak dituen zutabe bakar bat dugula, eta balio horietako batzuk bikoiztuta daudela. Balio bikoiztuak kendu eta sarrera bakarrak eskuratzeko:
Hautatu balio bikoiztuak kenduko zaizkion balio-barrutia. Balioek zutabe bakar batean antolatuta egon behar dute.
Joan Iragazki estandarra elkarrizketa-koadroa irekiko du.
aukerara. HorrekEremu-izena aukeran, ziurtatu hautatutako zutabea balioak dituena dela. Zutabe bakarra hautatu bada, eremu hori automatikoki ezarriko da.
Baldintza atalean, aukeratu = (berdinaren ikurra). Aukera lehenetsia da.
Balioa atalean, hautatu Hutsik ez aukera.
Egin klik Aukerak botoian eta hautatu Bikoizturik ez. Lehen balioa zutabe-goiburukoa bada, markatu Barrutiak zutabe-etiketak ditu aukera.
Markatu Kopiatu emaitzak eta erabili bere azpiko sarrera-koadroa sarrera bakarrak sartuko diren gelaxka-helbide baten berri emateko.
Sakatu Ados. Barrutiko balio bakarrak aurreko urratsean hautatutako gelaxkatik hasita sartuko dira.
Bikoizturik ez aukerak maiuskulak/minuskulak kontuan hartzen ditu. Hortaz, "A" eta "a" balio bakartzat hartuko dira.