LibreOffice 24.8 laguntza
Kalkulu-orri bateko zein gelaxka-barruti inprimatuko den defini dezakezu.
Inprimatzeko definitutako tartekoak ez diren gelaxkak ez dira inprimatuko edo esportatuko. Inprimatze-tarterik definitu gabeko orriak ez dira inprimatuko edo PDF fitxategi batera esportatuko, baldin eta dokumentua ez bada Excel formatukoa.
Excel formatuan irekitako fitxategietan, inprimatze-tarterik definitu gabeko orri guztiak inprimatuko dira. Gauza bera gertatzen da Excel formatuko kalkulu-orri bat PDF fitxategi batera esportatzean.
Hautatu inprimatu nahi dituzun gelaxkak.
Aukeratu Formatua - Inprimatze-tarteak - Definitu.
Hautatu lehendik dagoen inprimatze-tartean gehitu nahi dituzun gelaxkak.
Aukeratu Formatua - Inprimatze-tarteak - Gehitu.
Aukeratu Formatua - Inprimatze-tarteak - Garbitu.
Orrialde-jauziaren aurrebistan, inprimatze-tarteak eta orrialde-jauzien areak ertz urdin batekin markatzen dira, eta zentratutako orrialde-zenbaki gris bat edukitzen dute. Inprimatzekoak ez diren areek atzeko plano gris bat edukitzen dute.
Orrialde-jauziaren area berri bat definitzeko, arrastatu ertza kokagune berri batera. Orrialde-jauziaren area berri bat definitzen duzunean, orrialde-jauzi automatiko bat ordezten du eskuzko orrialde-jauzi batek.
Aukeratu Ikusi - Orrialde-jauziaren aurrebista.
Orrialde-jauziaren aurrebista aukeraren zoom lehenetsia aldatzeko, egin klik bikoitza Egoera barrako ehunekoaren balioan, eta hautatu zoom-faktore berri bat.
Editatu inprimatze-tartea.
Inprimatze-tarte baten tamaina aldatzeko, arrastatu tartearen ertz bat kokagune berri batera.
Inprimatze-tarte bateko eskuzko orrialde-jauzi bat ezabatzeko, arrastatu orrialde-jauziaren ertza inprimatze-tartetik kanpora.
Inprimatze-tarte bat garbitzeko, arrastatu tartearen ertz bat tartearen kontrako ertzera.
Orrialde-jauziaren aurrebista leihotik irteteko, aukeratu Ikusi - Normala.