Errenkadak edo zutabeak orrialde guztietan inprimatzea

Handia denez hainbat orrialdetan inprimatu beharreko orririk badaukazu, inprimatutako orrialde bakoitzean errepikatzeko konfigura ditzakezu errenkadak edo zutabeak.

Adibidez, orri bateko goiko bi errenkadak eta (A) lehen zutabea inprimatu nahi badituzu orrialde guztietan, egin honako hau:

  1. Aukeratu Formatua - Inprimatze-tarteak - Editatu. Editatu inprimatze-tarteak elkarrizketa-koadroa agertuko da.

  2. Egin klik Errepikatu beharreko errenkadak areako eskuin muturrean agertzen den ikonoan.

    Elkarrizketa-koadroa txikiagotu egingo da orria hobeto ikus dezazun.

  3. Hautatu lehen bi errenkadak eta, adibidez, egin klik A1 gelaxkan eta arrastatu A2 gelaxkara.

    Elkarrizketa-koadro txikituan $1:$2 jartzen duela ikusiko duzu. Lehen bi errenkadak errepikatu egingo direla esan nahi du.

  4. Egin klik Errepikatu beharreko errenkadak areako eskuin muturrean agertzen den ikonoan. The dialog is restored again.

  5. A zutabea ere errepikatu beharreko zutabe gisa definitzeko, egin klik Errepikatu beharreko zutabeak areako eskuin muturreko ikonoan.

  6. Egin klik A zutabean (ez zutabearen goiburukoan).

  7. Egin klik berriro Errepikatu beharreko zutabeak areako eskuin muturreko ikonoan.

note

Errepikatuko diren errenkadak orrian dauden errenkadak dira. Inprimatze-orrialde bakoitzean inprimatuko diren goiburukoak eta orri-oinak modu independentean definitu daitezke Formatua - Orrialde-estiloa erabiliz.


Emaguzu laguntza!