Inprimatu beharreko orri kopurua definitzea

Orria handiegia bada orrialde bakar batean inprimatzeko, LibreOffice Calc-ek hainbat orrialdetan inprimatuko du uniformeki banatuta. Orrialde-jauzi automatikoak beti leku aproposean kokatzen ez direnez, zerorrek ere defini dezakezu orrialde-banaketa.

  1. Joan inprimatu nahi duzun orrira.

  2. Aukeratu Ikusi - Orrialde-jauzia.

  3. Orria automatikoki inprimatutako paperean nola banatuko den ikusi ahal izango duzu. Automatikoki sortutako inprimatze-tarteak marra urdin ilunez adierazten dira eta erabiltzaileak definitutakoak urdin argiz. Orrialde-jauziak (lerro-jauziak eta zutabe-jauziak) marra beltzez adierazten dira.

  4. Marra urdinak lekuz alda ditzakezu saguarekin. Laster-menuan aukera gehiago aurkituko dituzu; besteak beste, inprimatze-tarte bat gehitzea, eskala kentzea eta lerro- eta zutabe-jauzi gehiago txertatzea.

Emaguzu laguntza!