LibreOffice 24.8 laguntza
Diagrama dinamikoan nahi ez diren datuak kentzeko, iragazkiak erabiltzen dira. Diagrama dinamikoan bertan zein hari dagokion taula dinamikoan erabil daitezke iragazkiak, sortuko den diagrama berdina izango baita.
Diagrama dinamikoen botoiak diagrama horietan besterik ez dira ageri, diagrama normalek ez baitute horrelakorik. Botoiek taula dinamikoaren diseinua, alegia taula dinamikoaren eremuak, erakusten dute. Existitzen badira, iragazkiak goiko aldean bistaratzen dira. Errenkada-eremuak diagramaren behean bistaratzen dira, elkarren alboan, eta legenda zutabe-eremuen botoiak erakusten dituzte, pilatuta.
Botoiek laster-ekintza bat dute lotuta. Iragazkiren bat aplikatzen bada, geziak urdin kolorea hartzen ditu (taula dinamikoen antzera), eta errazago egiten da eremu batek iragazki bat aplikatuta duen ikustea.
Lehendik dauden iragazkiek erakusten dute zer dagoen iragazita: iragazkirik ez badago "- denak -" erakusten da, daturen bat iragazita badago " - anitz -" erakusten da eta balio bakar bat iragazita badago, balioa erakusten da.