LibreOffice 24.8 laguntza
Uneko orriaren fitxa beti dago ikusgai kolore zuriz, beste orrien fitxen aurrean. Beste orrien fitxak kolore grisekoak dira hautatuta ez daudenean. Beste orrien fitxetan klik egiten bada ⌘Ctrl teklei sakatuta eusten zaion bitartean, orri bat baino gehiago hautatu daiteke.
⇧+⌘Ctrl+Page Up edo Page Down erabil dezakezu hainbat orri hautatzeko teklatua erabiliz.
Orri baten hautapena desegiteko, sakatu orri horren fitxa berriro ⌘Ctrl teklari eusten zaion bitartean. Unean ikusgai dagoen orria ezin da hautapenetik kendu.
Orri bateko orri-tarte bati erreferentzia egiteko, tarte horretako lehen eta azken orriak zehatz ditzakezu; esate baterako, =SUM(Sheet1.A1:Sheet3.A1) formularekin, Orria1etik Orria3ra bitarteko A1 gelaxka guztiak batuko dituzu.