Eragiketa anizkoitzak aplikatzea

Eragiketa anizkoitzak zutabeetan edo errenkadetan

Datuak - Eragiketa anizkoitzak komandoak eragiketa hipotetikoetarako antolamendu-tresna bat eskaintzen dizu. Kalkulu-orrian, beste gelaxka batzuetan dauden balioetatik emaitza bat kalkulatzeko formula bat sartu behar duzu. Ondoren, balio finko batzuk sartzeko gelaxka-barruti bat konfiguratu behar duzu, eta 'Eragiketa anizkoitzak' komandoak emaitzak kalkulatuko ditu formularen arabera.

Formulak eremuan, datu-bitarteari aplikatuko zaion formularen gelaxka-erreferentzia sartu ezazu. Zutabe-sarrera gelaxka/Lerro-sarrera gelaxka eremuan, formularen parte den gelaxkaren gelaxka-erreferentzia sartu ezazu. Hobe azaldu daiteke adibideak erabiliz:

Adibideak

Jostailuak egin eta 10 euroan saltzen dituzu. Jostailu bakoitza egitea 2 euro kostatzen zaizu eta gainera urtean 10.000 euroko gastu finkoak izaten dituzu. Zenbat diru irabaziko duzu urtean jostailu kopuru jakin bat salduta?

Baldintzen orri-area

Formula batekin eta aldagai batekin kalkuluak egitea

  1. Irabazia kalkulatzeko, lehendabizi zenbaki bat sartu behar duzu kopuru gisa (saldutako artikuluak) - adibide honetan 2000. Irabazia kalkulatzen du formulak: Irabazia=Kopurua * (Salmenta-prezioa - Zuzeneko kostuak) - Gastu finkoak. Sartu formula hori B5 gelaxkan.

  2. D zutabean sartu urteko salmentak bata bestearen azpian, adibidez, 500etik 5000raino, gelaxka bakoitzean 500 gehituz.

  3. Hautatu D2:E11 barrutia, hau da, D zutabeko balioak E zutabeko gelaxka hutsak.

  4. Aukeratu Datuak - Eragiketa anizkoitzak.

  5. Kurtsorea Formulak eremuan duzula, egin klik B5 gelaxkan.

  6. Jarri kurtsorea Zutabea eremuan, eta egin klik B4 gelaxkan. This means that B4, the quantity, is the variable in the formula, which is replaced by the selected column values.

  7. Elkarrizketa-koadroa ixteko, egin klik Ados botoian. E zutabean irabaziak ikusiko dituzu.

Aldi berean hainbat formularekin kalkuluak egitea

  1. Ezabatu E zutabea.

  2. Sartu formula hau C5 gelaxkan: = B5 / B4. Saldutako artikulu bakoitzeko urteko irabazia kalkulatzen du.

  3. Hautatu D2:F11 barrutia (hiru zutabe).

  4. Aukeratu Datuak - Eragiketa anizkoitzak.

  5. Kurtsorea Formulak eremuan duzula, hautatu B5 gelaxkatik C5 bitartekoak.

  6. Jarri kurtsorea Zutabea eremuan, eta egin klik B4 gelaxkan.

  7. Elkarrizketa-koadroa ixteko, egin klik Ados botoian. Orain E zutabean emaitzak ikusiko dituzu eta F zutabean, berriz, artikulu bakoitzeko urteko irabaziak.

Eragiketa anizkoitzak errenkada eta zutabeekin

Taula gurutzatuetan zutabe eta errenkadekin eragiketa anizkoitzak aldi berean egiteko aukera ematen du LibreOffice suiteak. Formula-gelaxkak erreferentzia egin behar die bai errenkadetan definitutako datu-barrutiari eta bai zutabeetan definitutakoari. Hautatu bi datu-barrutiek definitutako area eta ireki eragiketa anizkoitzen elkarrizketa-koadroa. Sartu formularen erreferentzia Formula eremuan. Errenkada eremuak errenkadetan definitutako barrutiko lehen gelaxkari egiten dio erreferentzia, eta, Zutabea eremuak, berriz, zutabeetan definitutako barrutiko lehen gelaxkari.

Bi aldagairekin kalkuluak egitea

Ikus goiko adibideko A eta B zutabeak. Urtean produzitutako jostailu kopuruaz gain, salmenta-prezioa ere aldatu nahi duzu, eta kasu bakoitzean lortzen diren irabaziak ikusi nahi dituzu.

Zabaldu goian erakutsitako taula. D2 gelaxkatik D11ra 500, 1000... zenbakiak agertzen dira (5000ra arte). Sartu 8, 10, 15 eta 20 zenbakiak E1etik H1era arteko gelaxketan.

  1. Hautatu D1:H11 barrutia.

  2. Aukeratu Datuak - Eragiketa anizkoitzak.

  3. Kurtsorea Formulak eremuan duzula, egin klik B5 gelaxkan.

  4. Ipini kurtsorea Errenkadak eremuan, eta egin klik B1 gelaxkan. Esanahia: B1, salmenta-prezioa, horizontalean sartutako aldagaia da (8, 10, 15 eta 20 balioekin).

  5. Jarri kurtsorea Zutabea eremuan, eta egin klik B4 gelaxkan. Horrek esan nahi du B4, kopurua, bertikalean sartutako aldagaia dela.

  6. Itxi elkarrizketa-koadroa 'Ados' botoiarekin. E2:H11 barrutian irabaziak ikusiko dituzu.

Emaguzu laguntza!