Gelaxkak arrastatu eta jareginez lekuz aldatzea

Calc orri bateko gelaxken, errenkaden edo zutabeen hautapen bat arrastatu eta jareginez lekuz aldatzen duzunean, gelaxkek (baita hautatutako errenkada edo zutabeetakoek ere) normalean gainidatzi egiten dituzte jaregindako arean lehendik dauden gelaxkak. Gainidazketa modu normala da hori.

Kontuan izan errenkada edo zutabe osoak arrastatu eta jaregiteko, lehenengo hautatu egin behar dituzula lekuz aldatu (edo kopiatu) nahi dituzun errenkadak edo zutabeak, eta ondoren hautatutako gelaxketatik arrastatzen hasi behar duzula, ez errenkaden edo zutabeen goiburukoetatik (horrek gelaxken hautapena kenduko baitu).

tekla sakatuta mantentzen baduzu sagua askatzean, txertatze moduan sartuko zara.

  1. Txertatze moduan, gainean jaregiten duzun arean lehendik dauden gelaxkak eskuinera edo behera eramango dira, eta jaregindako gelaxkak orain hutsik geratutako lekuan txertatuko dira, gainidatzi gabe.

  2. Lekuz aldatutako gelaxken inguruko koadroak itxura desberdina izaten du txertatze moduan.

    Gainidazketa moduan lau ertz ikusiko dituzu hautatutako arearen inguruan. Txertatze moduan, ezkerreko ertza bakarrik ikusiko duzun helburuko gelaxkak eskuinera eramatera doazenean. Goiko ertza bakarrik ikusiko, aldiz, helburuko gelaxkak gora eramatera doazenean.

    Sorburuko eta helburuko gelaxken arteko distantziaren arabera erabakiko da helburuko area eskuinera edo behera eramango den, orri beraren baitan lekuz aldatuz gero. Lekuz aldatzen den areako gelaxka horizontalen edo bertikalen arabera erabakiko da, aldiz, area beste orri batera lekuz aldatuz gero.

  3. Txertatze moduan errenkada beraren baitan lekuz aldatzen badituzu gelaxkak (horizontalean bakarrik), orduan, gelaxkak txertatu ondoren, gelaxka guztiak ezkerrera eramango dira sorburuko area betetzeko.

Bi moduetan, teklari, edo +⇧ teklei sakatuta eutsi diezaiekezu sagua askatzen duzun bitartean, kopia bat edo esteka bat, hurrenez hurren, txertatzeko.

Saguaren botoia askatzean sakatutako teklak

Emaitza

Teklarik ez

Gelaxkak lekuz aldatuko dira, eta helburuko areako gelaxkak gainidatzi egingo dira. Sorburuko gelaxkak hustu egingo dira.

tekla

Gelaxkak kopiatu egingo dira, eta helburuko areako gelaxkak gainidatzi egingo dira. Sorburuko gelaxkak bere horretan geratuko dira.

+⇧ teklak

Sorburuko gelaxken estekak txertatuko dira, eta helburuko areako gelaxkak gainidatzi egingo dira. Sorburuko gelaxkak bere horretan geratuko dira.

tekla

Gelaxkak lekuz aldatuko dira, eta helburuko areako gelaxkak eskuinera edo behera eramango dira. Sorburuko gelaxkak hustu egingo dira, orri bereko errenkada beretan lekuz aldatu ezean.

Orri bereko errenkada beren baitan lekuz aldatzen badituzu gelaxkak, helburuko areako gelaxkak eskuinera eramango dira, eta errenkada osoa lekuz aldatuko da sorburuko area betetzeko.

teklak

Gelaxkak kopiatu egingo dira, eta helburuko areako gelaxkak eskuinera edo behera eramango dira. Sorburuko gelaxkak bere horretan geratuko dira.

+⇧ teklak

Sorburuko gelaxken estekak txertatuko dira, eta helburuko areako gelaxkak eskuinera edo behera eramango dira. Sorburuko gelaxkak bere horretan geratuko dira.


Emaguzu laguntza!