LibreOffice 25.2 laguntza
Calc dokumentuko orri guztiak batera gordetzen ditu LibreOffice Calc-ek HTML dokumentu gisa. HTML dokumentuaren hasieran automatikoki gehitzen dira goiburukoa eta hiperesteka-zerrenda bat; hiperesteka horiek dokumentuko orrietara eramaten dute.
Zenbakiak idatzita dauden bezala bistaratzen dira. Gainera, <SDVAL> HTML etiketan barneko zenbaki-balio zehatza idazten da, eta, beraz, HTML dokumentua LibreOffice(r)ekin irekitakoan badakizu balio zehatzak dituzula.
Uneko Calc dokumentua HTML gisa gordetzeko, hautatu Fitxategia - Gorde honela.
Fitxategi mota zerrenda-koadroan, beste LibreOffice Calc iragazkiekin batera agertzen den arean, aukeratu fitxategi mota hau: "HTML dokumentua (LibreOffice Calc)".
Sartu Fitxategi-izena, eta egin klik Gorde botoian.
LibreOffice suiteak hainbat iragazki dauzka HTML fitxategiak irekitzeko; Fitxategia - Ireki aukeratu, eta Fitxategi mota zerrenda-koadroan hauta ditzakezu:
Aukeratu "HTML dokumentua (LibreOffice Calc)" LibreOffice Calc-en irekitzeko.
Orain erabilgarri izango dituzu LibreOffice Calc-eko aukera guztiak. Ezin dira LibreOffice Calc-ek dokumentuak editatzeko eskaintzen dituen aukera guztiak HTML formatuan gorde.