Xede-bilaketa aplikatzea

Xede-bilaketarekin balio bat kalkula dezakezu, formula bateko zati izanik, zuk formularentzat zehaztutako emaitza emango duena. Horrela, beraz, hainbat balio finkorekin eta balio aldakor batekin, eta emaitzarekin definitzen da formula.

Xede-bilaketaren adibidea

Urteko interesa (I) kalkulatzeko, sortu balio hauek dituen taula: kapitala (C), urte kopurua (n) eta interes-tasa (i). Formula:

I = C * n* i

Demagun i interes-tasa % 7,5 eta n urte kopurua (1) konstanteak direla. Eta jakin nahi dena da inbertsio-kapitala, C, zenbat aldatu beharko litzatekeen, I interes jakin bat lortzeko. Adibide honetan, kalkulatu zenbat kapital C behar den urtean 15.000 € lortzeko.

Sartu C kapitalaren balioetako bakoitza (100.000 $) balio arbitrarioa esate baterako, urte kopurua n (1), eta interes-tasai (% 7,5), bakoitza gelaxka batean. Sartu I interesa kalkulatzeko formula beste gelaxka batean. Cren ordez, n, eta i erabili gelaxkaren erreferentzia dagokion balioarekin.

  1. Ipini kurtsorea I interesa daukan gelaxkan, eta aukeratu Tresnak - Xede-bilaketa. Xede-bilaketa elkarrizketa-koadroa irekiko da.

  2. Dagokion gelaxka sartuko da Formula-gelaxka eremuan.

  3. Ipini kurtsorea Aldagai-gelaxka eremuan. Orrian, egin klik aldatzeko balioa daukan gelaxkan. Adibide honetan, C kapitalaren balioa daukan gelaxka da.

  4. Sartu formulan espero den emaitza Helburuko balioa testu-koadroan. Adibide honetan, balioa 15.000 da. Egin klik Ados botoian.

  5. Xede-bilaketak helburua lortu duela adierazten duen elkarrizketa-koadroa agertuko da. Emaitza aldagai-balioa duen gelaxkan sartzeko, egin klik Bai botoian.

Emaguzu laguntza!