Zatikiak sartzea

Gelaxketan zatikiak ere sar ditzakezu, eta ondoren kalkuluak egiteko erabili:

"0 1/2" sartzen baduzu, autozuzenketak hiru karaktere horiek (1, / eta 2) karaktere bakar batekin ordeztuko ditu. Gauza bera gertatzen da 1/4 eta 3/4-rekin. Ordezkapen hau Tresnak - Autozuzenketaren aukerak - Aukerak fitxan definitzen da.

Hainbat digitutako frakzioak ikusteko ("1/10", adibidez), gelaxka-formatua aldatu egin behar duzu hainbat digituko zatikien ikuspegira. Ireki gelaxkaren laster-menua, eta aukeratu Gelaxken formatua. Hautatu "Zatikia" Kategoria eremuan, eta hautatu "-1234 10/81". Orduan 12/31 edo 12/32 gisako zatikiak sartu ahal izango dituzu, baina, edonola ere zatiki horiek sinplifikatu egingo dira. Azken adibidearen kasuan, adibidez, 3/8 ikusiko litzateke.

Emaguzu laguntza!