Formulekin kalkuluak egitea

Formula guztiak berdin ikurrarekin hasten dira. Formulek zenbakiak edo testua eragile aritmetikoak, eragile logikoak edo funtzioak eduki ditzakete.

Iradokizun-ikonoa

Gogoan izan oinarrizko ikur aritmetikoak (+, -, *, /) erabil daitezkeela formuletan, "Biderketa eta zatiketa batuketa eta kenketaren aurretik" arauari jarraiki. =SUM(A1:B1) formularen ordez =A1+B1 idatz dezakezu (errazagoa da).


Iradokizun-ikonoa

Parentesiak ere erabil daitezke. =(1+2)*3 formularen emaitza ez da =1+2*3 formularen emaitzaren berdina.


Hona hemen LibreOffice Calc-en formulen adibide batzuk:

=A1+10

A1 gelaxkaren edukia gehi 10 bistaratzen du.

=A1*16%

A1 gelaxkaren edukiaren % 16 bistaratzen du.

=A1 * A2

A1 eta A2 gelaxken arteko biderkadura erakusten du.

=ROUND(A1;1)

A1 gelaxkaren edukia dezimal batera biribilduta bistaratzen du.

=EFFECTIVE(5%;12)

Urtean 12 ordainketa dituen urteko %5eko interes nominalaren interes-tasa efektiboa kalkulatzen du.

=B8-SUM(B10:B14)

B10etik B14ra arteko gelaxken batura kalkulatzen du eta B8ren balioari kentzen dio.

=SUM(B8;SUM(B10:B14))

B10etik B14ra arteko gelaxken batura kalkulatzen du eta B8ren balioari gehitzen dio.


Formuletan funtzioak habiaratzea ere posible da, adibidean azaltzen den bezala. Funtzioen baitan ere habiara ditzakezu funtzioak; 'Funtzioen morroiak' lagunduko dizu funtzioak habiaratzen.

Emaguzu laguntza!