Erabiltzaileak definitutako zenbaki-formatuak

Zenbakiak bistaratzeko zure zenbaki-formatu propioak defini ditzakezu LibreOffice Calc-en.

Adibidez, 10.200.000 zenbakia 10,2 milioi gisa bistaratzeko:

  1. Hautatu zein gelaxketan aplikatu nahi duzun erabiltzaileak definitutako formatu berria.

  2. Aukeratu Formatua - Gelaxkak - Lerrokatzea.

  3. Kategoriak zerrenda-koadroan, hautatu "Erabiltzaileak definitua".

  4. Formatu-kodea testu-koadroan, sartu koadro hau:

    0,0.. "milioi"

  5. Sakatu Ados.

Biribiltzeko efektuak, milakoen mugatzaileak(,), dezimal-mugatzaileak(.) eta # eta 0 leku-markak aurki ditzakezu taula honetan.

Zenbakia

.#,, "milioi"

0.0,, "milioi"

#,, "milioi"

10200000

10,2 milioi

10,2 milioi

10 Million

500000

.5 milioi

0,5 milioi

1 milioi

100000000

100. Million

100,0 milioi

100 Million


Emaguzu laguntza!