LibreOffice 24.8 laguntza
Kalkulu-orrietan hitzak, formulak eta estiloak bila ditzakezu. Emaitza batetik bestera joan zaitezke, edo bat datozen gelaxka guztiak aldi berean nabarmendu eta beste formatu bat aplikatu edo gelaxka-edukia beste eduki batekin ordeztu.
Gelaxkek testu-dokumentuetan bezala zuzenean sartutako zenbakiak edo testua izan ditzakete. Baina kalkulu baten emaitza den testua edo zenbakiak ere bai. Adibidez, gelaxka batek =1+2 formula badauka, 3 emaitza bistaratuko du. 1 eta hari dagokion 2 bilatu nahi duzun, edo 2 bilatu nahi duzun erabaki behar duzu.
'Bilatu eta ordeztu' elkarrizketa-koadroan zehatz dezakezu formularen zatiak bilatu nahi dituzun, edo kalkuluaren emaitzak.
'Bilatu eta ordeztu' elkarrizketa-koadroa irekitzeko, aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu.
Egin klik Aukera gehiago botoian elkarrizketa-koadroa zabaltzeko.
Hautatu "Formulak" edo "Balioak" Bilatu hemen zerrenda-koadroan.
"Formulak" hautatzen baduzu, formuletako zati guztiak bilatu ahal izango dituzu.
"Balioak" hautatzen baduzu, kalkuluen emaitzak bilatuko dituzu.
Gelaxka-edukiak modu anitzetan formateatu daitezke. Adibidez, zenbaki bati moneta formatua eman ahal zaio, monetaren ikur batekin erakutsi dadin. Ikur horiek bilaketetan kontuan hartzen dira 'Formatudun bistaratzea' bilaketa-aukera aktibatuta dagoenean.
'Bilatu eta ordeztu' elkarrizketa-koadroa irekitzeko, aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu.
Sartu bilatu beharreko testua Aurkitu testu-koadroan.
Egin klik Bilatu hurrengoa edo Bilatu denak botoian.
Bilatu botoian klik egindakoan, testua daukan hurrengo gelaxkatik hautatuko du Calc-ek. Testu hori ikusi eta edita dezakezu. Ondoren, sakatu berriro Bilatu, aurkitutako hurrengo gelaxkara joateko.
Elkarrizketa-koadroa itxi baduzu, tekla-konbinazio bat saka dezakezu (⌘Ctrl+⇧+F) elkarrizketa-koadroa ireki gabe hurrengo gelaxka aurkitzeko.
Modu lehenetsian, Calc aplikazioak uneko orrian egiten du bilaketa. Markatu Orri guztiak koadroa bilaketa dokumentuko orri guztietan egiteko.
Bilatu denak botoia sakatzen baduzu, zure sarrera daukaten gelaxka guztiak hautatuko ditu Calc-ek. Orain, hautatutako gelaxkei, adibidez, formatu lodia edo gelaxka-estilo bat aplika diezaiekezu.
Hautatu Ikusi - Nabigatzailea Nabigatzailearen leihoa bistaratzeko.
Nabigatzailea objektuak bilatu eta hautatzeko tresna nagusia da.
Erabili nabigatzailea objektuak eta estekak dokumentu berean edo irekitako beste dokumentu batzuetan txertatzeko.