LibreOffice 24.8 laguntza
Datu-barruti bateko iragazitako errenkada (erregistro) jakin batzuk landu ahal izango dituzu iragazkiekin eta iragazki aurreratuekin. LibreOffice suiteko kalkulu-orrietan hainbat aukera daude iragazkiak aplikatzeko.
Iragazki automatikoa funtzioaren erabileretako bat, datu-eremuan sarrera berdina duten erregistroen bistaratzea murriztea da.
Iragazki estandarra elkarrizketa-koadroan, eremuak defini ditzakezu, datu-eremu jakin batzuetako balioak bakarrik bistaratzeko. Iragazki estandarrarekin hiru baldintza ere ezar ditzakezu, ETA edo EDO eragile logikoen bidez uztartuta.
Iragazki aurreratua aukerak zortzi iragazte-baldintza arte onartzen ditu. Iragazki aurreratuekin zuzenean sartzen dira baldintzak orrian.
Iragazki bat kentzeko, gelaxka guztiak berriro ikusi nahi dituzulako, egin klik iragazkia aplikatu den arearen barruan, eta hautatu
.Iragazkia aplikatu den area bateko hainbat errenkada hautatzen dituzunean, hautapen horrek ikusten diren nahiz iragazkiak ezkutatuta dauden errenkadak har ditzake. Formatua aplikatzen baduzu, edo hautatutako errenkadak ezabatzen badituzu, ekintza horiek ikusten diren errenkadei bakarrik aplikatzen zaie. Ez dute eraginik ezkutuko errenkadetan.
Justu kontrakoa gertatzen da Formatua - Errenkadak – Ezkutatu errenkadak komandoarekin eskuz ezkutatutako errenkadetan. Eskuz ezkutatutako errenkadak ezabatu egiten dira errenkada horiek barruan dituen hautapen bat ezabatzean.