LibreOffice 24.8 laguntza
LibreOffice Calc-en, aldi berean dokumentuko hautatutako beste orri batzuetan kopiatzen ari diren balioak, testuak edo formulak txerta ditzakezu.
Nahi dituzun orri guztiak hautatzeko, eutsi sakatuta ⌘Ctrl teklari eta egin klik oraindik gris kolorez markatuta dauden eta hautatu nahi dituzun fitxetan, laneko arearen beheko marjinan. Ondoren, hautatutako fitxa guztiak zuri agertuko dira.
⇧+⌘Ctrl+Page Up edo Page Down erabil dezakezu, teklatua erabiliz orri anitz hautatzeko.
Orrietan balioak, testua edo formulak sartzen dituzunean, hautatutako gainerako orrietan ere kokagune berdinetan agertuko dira. Adibidez, uneko orriko "A1" gelaxkan sartutako datuak automatikoki sartzen dira hautatutako beste orri bateko "A1" gelaxkan.