Selecting Themes for Sheets

Aurrez definitutako formatu-azalak dakartza LibreOffice Calc-ek, kalkulu-orrietan aplikatzeko.

Ezin zaizkio azalak gehitu Calc-i, ez eta aldatu ere. Nolanahi ere, azalen estiloak alda ditzakezu haiek kalkulu-orrietan aplikatu ondoren.

Orri bat azal batekin formateatu aurretik, gutxienez aurrez definitutako gelaxka-estilo bat aplikatu behar diezu kalkulu-orriko gelaxkei. Orduan gelaxken formatua aldatu ahal izango duzu Hautatu azala elkarrizketa-koadroan azal bat hautatuz eta aplikatuz.

Gelaxka bati gelaxka-estilo pertsonalizatu bat aplikatzeko, ireki 'Estiloak' leihoa, eta beheko zerrenda-koadroan hautatu 'Estilo pertsonalizatuak' ikuspegia. Lehendik dauden gelaxka-estilo pertsonalizatuen zerrenda agertuko da. Hautatutako gelaxketan estilo jakin bat aplikatzeko, egin klik bikoitza 'Estiloak' leihoko estilo-izen batean.

Kalkulu-orri bati azal bat aplikatzeko:

  1. Egin klik Tresna-barrako Aukeratu azalak ikonoan.

    Icon Themes

    Choose Themes

    Azalaren hautapena izeneko elkarrizketa-koadroa agertuko da. Kalkulu-orri osoan aplika ditzakezun azalak erakusten ditu elkarrizketa-koadro honek, eta 'Estiloak' leihoak, berriz, gelaxka jakinentzako estilo pertsonalizatuak.

  2. Azalaren hautapena elkarrizketa-koadroan, hautatu kalkulu-orriei aplikatu nahi diezun azala.

  3. Sakatu Ados.

    Azalaren hautapena elkarrizketa-koadroan beste azal bat hautatzean, estilo pertsonalizatuaren zenbait propietate aplikatuko zaizkio uneko kalkulu-orriari. Aldaketak berehala ikusiko dituzu kalkulu-orrian.

Emaguzu laguntza!