LibreOffice 24.8 laguntza
Iragazkiak erabil ditzakezu nahi ez dituzun datuak kentzeko taula dinamikotik.
Iragazteko baldintzen elkarrizketa-koadroa irekitzeko, egin klik orriko Iragazkia botoian. Bestela, taula dinamikoaren laster-menua ireki dezakezu, eta Iragazkia komandoa hautatu. Iragazkia elkarrizketa-koadroa irekiko da. Taula dinamikoa iragazi ahal izango duzu bertan.
Taula dinamikoko botoi bateko gezian klik eginda laster-leiho bat erakutsiko da. Laster-leiho horretan, hari lotutako eremuaren ikusgaitasun-ezarpenak editatu daitezke.
Laster-leihoak eremu horri lotutako kide-eremuen zerrenda bat bistaratuko du. Kontrol-lauki bat dago kide-eremu bakoitzaren izenaren ezkerrean. Eremu batek ordezko bistaratze-izena duenean, jatorrizko izena ez dena, izen hori zerrendan bistaratuko da.
Gaitu edo desgaitu kontrol-lauki bat taula dinamikoan lotutako kide-eremua erakutsi edo ezkutatzeko.
Gaitu edo desgaitu Dena kontrol-laukia kide-eremu guztiak edo bat ere ez erakusteko.
Hautatu kide-eremu bat laster-leihoan eta sakatu
botoia hautatutako kide-eremua soilik erakusteko. Beste kide-eremu guztiak ezkutuan geratuko dira taula dinamikoan.Hautatu kide-eremu bat laster-leihoan eta sakatu
botoia hautatutako kide-eremua soilik ezkutatzeko. Beste kide-eremu guztiak bistan geratuko dira taula dinamikoan.Komandoek ahalbidetzen dute kide-eremuak gorantz, beherantz edo ordenatze-zerrenda pertsonalizatu bat erabilita ordenatzea.
Ordenatze-zerrenda pertsonalizatuak editatzeko, ireki LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Calc - Ordenatze-zerrendak.
Laster-leihoa irekitzeko gezia normalean beltza da. Eremuak ezkutuko kide-eremu bat edo gehiago baditu, gezia urdina da eta lauki txiki bat bistaratzen du behe eskuineko izkinan.
Laster-leihoa irekitzeko beste modu bat: kokatu gelaxka-kurtsorea behealdean eta sakatu ⌘Ctrl+D.