Taula dinamikoak editatzea

Taula dinamikoaren botoi batean klik egin eta mantendu sakatua saguaren botoia. Ikur berezi bat agertuko da saguaren erakuslearen ondoan.

Botoia errenkadako beste leku batera arrastatuz zutabeen ordena alda dezakezu. Zutabe bat errenkada bihurtzeko, arrastatu botoi bat taulako ezker ertzeko errenkadatik errenkada-izenburuen areara.

'Taula dinamikoa' elkarrizketa-koadroan, botoi bat arrastatu daiteke Iragazkiak areara, botoi bat eta zerrenda-koadro bat sortu nahi bada taula dinamikoan. Zerrenda-koadroa erabili daiteke hautatutako elementuaren edukiaren arabera taula dinamikoa iragazteko. Arrastatu eta jaregin erabili daiteke sortutako taula dinamikoan beste orrialde-eremu bat iragazki gisa erabiltzeko.

Taulatik botoi bat kentzeko, arrastatu taula dinamotik kanpora. Saguaren erakuslea 'debeku' ikono bihurtzen denean, askatu saguaren botoia. Botoia ezabatu egingo da.

Taula dinamikoa editatzeko, egin klik taula dinamikoaren barruko gelaxka batean eta ireki laster-menua. Laster-menuan dagoen Propietateak komandoaren bidez, uneko taula dinamikoaren Taula dinamikoaren diseinua elkarrizketa-koadroa erakutsi daiteke.

Taula dinamikoan, arrastatu eta jaregiteko ekintza edo moztu eta itsasteko komandoak erabili daitezke datu-eremuen ordena berrantolatzeko.

Bistaratze-izen pertsonalizatuak eman diezazkiekezu taula dinamikoetako eremuei, kide-eremuei, subtotalei (zenbait mugarekin), eta total orokorrei. Bistaratze-izen pertsonalizatua elementu bati esleitzeko, gainidatzi jatorrizko izena beste izen batekin.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

Emaguzu laguntza!