LibreOffice 24.8 laguntza
Ipini kurtsorea balioak, errenkada-izenburuak eta zutabe-izenburuak dituen gelaxka-barruti batean.
Aukeratu Txertatu - Taula dinamikoa. Hautatu iturburua izeneko elkarrizketa-koadroa agertuko da. Aukeratu Uneko hautapena eta berretsi Ados sakatuz. Taula-izenburuak botoi gisa erakusten dira Taula dinamikoa elkarrizketa-koadroan. Arrastatu botoiak eskatu bezala, eta arrastatu "Orrialde-eremuak", "Zutabe-eremuak", "Errenkada-eremuak" eta "Datu-eremuak" diseinu-areetara.
Arrasta itzazu nahi dituzun botoiak lau areetako batera.
Botoi bat eta zerrenda-koadro bat ipintzeko sortutako taula dinamikoren gainean, arrastatu botoi bat Iragazkiak areara. Hautatutako elementuaren edukiaren arabera taula dinamikoa iragazteko erabil daiteke zerrenda-koadroa. Arrastatu eta jaregin erabili daiteke sortutako taula dinamikoan beste orrialde-eremu bat iragazki gisa erabiltzeko.
Botoia Datu-eremuak arean jareginez gero, epigrafe bat ipiniko zaio datuak kalkulatzeko erabiliko den formula ere erakusteko.
Datu-eremuak areako eremu batean klik bikoitza eginez Datu-eremuaren elkarrizketa-koadroa ireki dezakezu.
Erabili ⌘Ctrl tekla hautatu nahi duzun kalkuluan klik egiten duzun bitartean.
elkarrizketa-koadroa datuetarako erabiliko diren kalkuluak hautatzeko. Hautapen anitza egiteko, sakatuBotoien ordena nahi duzunean alda dezakezu saguarekin areako beste leku batera eramanez.
Botoi bat kentzeko, arrastatu beste botoien areara, elkarrizketa-koadroaren eskuinaldera.
Datu-eremua elkarrizketa-koadroa irekitzeko, egin klik bikoitza Errenkada-eremuak edo Zutabe-eremuak areako botoietako batean. Erabili elkarrizketa-koadroa LibreOffice aplikazioak bistaratutako subtotalak kalkulatzeko erabiliko dituen baldintzak eta esparrua hautatzeko.
Irten taula dinamikoaren elkarrizketa-koadrotik 'Ados' botoian klik eginez. Iragazkia izeneko botoi bat txertatuko da, edo orrialde-botoi bat Iragazkiak arean jaregindako datu-eremu bakoitzarentzat. Taula dinamikoa beherago txertatuko da.