Gelaxka-barrutiak iragaztea

Hainbat iragazki erabil ditzakezu kalkulu-orrietako gelaxka-barrutiak iragazteko. Datuak iragazteko zehazten dituzun aukerak erabiliko ditu iragazki estandarrak. Balio edo kate jakin baten arabera iragazten ditu datuak iragazki automatikoak. Zehaztutako gelaxketako iragazki-irizpideak erabiltzen ditu iragazki aurreratuak.

Gelaxka-barruti bati iragazki estandarra aplikatzeko

  1. Egin klik gelaxka-barruti batean.

  2. Aukeratu Datuak - Iragazki gehiago - Iragazki estandarra.

  3. Iragazki estandarra elkarrizketa-koadroan, zehaztu zein iragazki-aukera aplikatu nahi dituzun.

  4. Egin klik Ados botoian.

    Zehaztu dituzun iragazki-aukerekin bat datozen erregistroak erakutsiko dira.

Gelaxka-barruti bati iragazki automatikoa aplikatzeko

  1. Egin klik gelaxka-barruti batean edo datu-baseen barruti batean.

    Iradokizun-ikonoa

    Hainbat iragazki automatiko aplikatu nahi badizkiozu orri berari, datu-basearen barrutiak definitu behar dituzu lehendabizi, eta, ondoren, iragazki automatikoak aplikatu datu-baseen barrutiei.


  2. Aukeratu Datuak - Iragazki automatikoa.

    Gezi-botoia gehitzen zaio datu-basearen barrutiko zutabe bakoitzaren izenburuari.

  3. Egin klik iragazki-irizpide gisa ezarri nahi duzun balioa edo katea duen zutabeko gezi-botoian.

  4. Hautatu iragazki-irizpide gisa erabili nahi duzun balioa edo katea.

    Hautatu dituzun iragazki-irizpideekin bat datozen erregistroak erakutsiko dira.

Gelaxka-barruti batetik iragazki bat kentzeko

  1. Egin klik iragazitako gelaxka-barruti batean.

  2. Aukeratu Datuak - Iragazkia - Iragazki automatikoa.

Emaguzu laguntza!