Datu-baseen barruti bat definitzea

Kalkulu-orri bateko gelaxka-barruti bat defini dezakezu datu-base gisa erabiltzeko. Datu-basearen barrutiko errenkada bakoitza datu-baseko erregistro bati dagokio, eta errenkadako gelaxka bakoitza datu-baseko eremu bati. Ordenatzeak, bilaketak eta kalkuluak egin ditzakezu barrutian, datu-baseetan bezalaxe.

Abisu-ikonoa

Barrutia daukan kalkulu-orrian bakarrik editatu edo atzitu ahal izango duzu datu-base baten barrutia. Ezingo duzu LibreOffice datu-iturburuen ikuspegian atzitu datu-base baten barrutia.


Datu-base baten barrutia definitzeko

  1. Hautatu datu-base baten barruti gisa erabili nahi duzun gelaxka-barrutia.

  2. Aukeratu Datuak - Definitu barrutia.

  3. Izena koadroan, idatzi datu-basearen barrutiaren izena.

  4. Egin klik Gehiago botoian.

  5. Zehaztu datu-basearen barrutiaren aukerak.

  6. Egin klik Ados botoian.

Emaguzu laguntza!