Moneta-formatuko gelaxkak

LibreOffice Calc aplikazioan zenbakiei edozein moneta-formatu eman ahal diezu. Moneta ikonoa Ikonoa sakatzen baduzu, Formatua tresna-barran, zenbaki bati formatua emateko, gelaxkari moneta-formatu lehenetsia emango zaio. Formatu lehenetsi hori - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak atalean zehazten da.

Ohar-ikonoa

LibreOffice Calc dokumentuak trukatzean nahasteak sor litezke, moneta lehenetsi desberdina daukan erabiltzaile batek kargatzen badu zure LibreOffice Calc dokumentua.


LibreOffice Calc-ek aukera ematen dizu zuk "1.234,50 €" gisa formateatutako zenbakiak eurotan formateatuta jarrai dezan definitzeko. Horrela, adibidez, ez da dolarretara bihurtuko automatikoki.

Gelaxken formatua elkarrizketa-koadroan (hautatu Formatua - Gelaxkak – Zenbakiak fitxa) bi herrialde-ezarpenen bidez defini dezakezu moneta-formatua. Hizkuntza konbinazio-koadroan hautatu oinarrizko moneta-ikurraren ezarpena eta dezimalen eta milakoen bereizlea. Formatua zerrenda-koadroan moneta-ikurra eta haren kokagunea hauta ditzakezu.

  1. Adibidez, hizkuntza "Lehenetsia" badago ezarrita, eta eskualde-ezarpenetan alemana ezarri baduzu bertako hizkuntza gisa, sistemak "1.234,00 €" moneta-formatua erabiliko du. Milakoak bereizteko puntua erabiliko da eta dezimalen aurretik koma jarriko da. Orain "$ Ingelesa (AEB)" moneta-formatua hautatzen baduzu Formatua zerrenda-koadroan, formatu hau erabiliko du: "$ 1.234,00". Ikus dezakezunez, bereizleak berdin mantentzen dira. Moneta-ikurra bakarrik aldatu eta bihurtu da, baina idazkeraren formatuak eskualde-ezarpenekoa izaten jarraitzen du.

  2. Hizkuntzan "Ingelesa (AEB)" ezartzen baduzu, ingelesaren eskualde-ezarpena hartuko dute gelaxkek, eta moneta-formatu lehenetsia "$ 1,234.00" izango da orain.

Emaguzu laguntza!