LibreOffice 24.8 laguntza
Kontsolidatzean, hainbat orritako gelaxken edukia leku bakar batean konbinatuko da.
Ireki kontsolidatu beharreko gelaxka-barrutiak dituen dokumentua.
Hautatu Kontsolidatu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
,Iturburu-datuen area koadroan, hautatu iturburu-gelaxkaren barrutia beste areekin kontsolidatzeko.
Barrutiak izenik ez badu, egin klik Iturburu-datuen area ondoko eremuan. Testu-kurtsore keinukaria agertuko da. Idatzi lehen iturburu-datuen barrutiaren erreferentzia, edo hautatu barrutia saguarekin.
Hautatutako area Kontsolidatze-areak eremuan txertatzeko, egin klik Gehitu botoian.
Hautatu beste barruti batzuk, eta hautapen bakoitzaren ondoren egin klik Gehitu botoian.
Zehaztu emaitza non bistaratzea nahi duzun, helburu-barruti bat hautatuz Kopiatu emaitzak hemen koadroan.
Helburuko barrutiak izenik ez badu, egin klik Kopiatu emaitzak hemen aukeraren ondoko eremuan eta sartu helburuko barrutiaren erreferentzia. Bestela, saguarekin ere hauta dezakezu barrutia edo besterik gabe eraman kurtsorea helburu-barrutiko goi-ezkerraldeko gelaxkara.
Hautatu funtzio bat Funtzioa koadrotik. Kontsolidatze-areetako balioak nola estekatzen diren zehazten du funtzioak. "Sum" funtzioa da ezarpen lehenetsia.
Barrutiak kontsolidatzeko, egin klik Ados botoian.
Ezarpen osagarriak bistaratzeko, egin klik Kontsolidatu elkarrizketa-koadroko Gehiago botoian:
Benetako emaitzen ordez helburu-barrutian emaitzak sortzen dituzten formulak bakarrik txertatzeko, hautatu Estekatu iturburu-datuei eremua. Datuak estekatzen badituzu, iturburu-barrutian aldatutako balio guztiak automatikoki eguneratuko dira helburu-barrutian.
Helburu-barrutiko gelaxka-erreferentziak elkarren ondoko errenkadetan txertatzen dira. Gelaxka horiek automatikoki ordenatu eta ezkutatzen dira, eta, hautatutako funtzioa oinarri hartuta, azken emaitza bakarrik erakusten da.
Iturburu-barrutiko gelaxkak ez badituzu kontsolidatu nahi gelaxkak barrutian duen kokagune berberaren arabera, baizik eta errenkada-etiketa edo zutabe-izenburu baten arabera, Kontsolidatu honen arabera aukeran hautatu Errenkada-etiketak edo Zutabe-etiketak.
Errenkada-etiketen edo zutabe-etiketen arabera kontsolidatzeko, hautatutako iturburu-barrutietan egon behar du etiketak.
Errenkada edo zutabeak behar bezala parekatu ahal izateko, etiketetako testuak berdin-berdina izan behar du. Errenkada edo zutabearen etiketak bere parekorik (berdinik) ez badu helburu-barrutikoen artean, errenkada edo zutabe berri gisa sartuko da.
Kontsolidatze-barrutietako eta helburu-barrutiko datuak ere gorde egingo dira dokumentua gordetzean. Gero kontsolidazioa definitutako dokumentua irekitzen baduzu, datuok erabilgarri egongo dira berriro ere.