URLak erreferentziatzea

Adibidez, burtsari buruzko informazioa ematen duen Interneteko orri bat aurkitzen baduzu kalkulu-orriko gelaxketan, orri hori LibreOffice Calc-en ere karga dezakezu prozedura hau erabiliz:

  1. LibreOffice Calc-en dokumentu batean, kanpoko datuak txertatu nahi dituzun gelaxkan ipini kurtsorea.

  2. Aukeratu Orria - Kanpoko estekak. Kanpoko datuak elkarrizketa-koadroa agertuko da.

  3. Elkarrizketa-koadroan, sartu dokumentuaren edo web-orriaren URLa. URLak formatu hau eduki behar du: http://www.my-bank.com/table.html. Fitxategia - Ireki elkarrizketa-koadroan ikusten den bide-izena izaten da fitxategi lokalen edo sare lokaleko fitxategien URLa.

    LibreOffice(e)k web-orria edo fitxategia "atzeko planoan" gordetzen du, hau da, bistaratu gabe. Hauta ditzakezun orri edo izendun barruti guztiak ikusi ahal izango dituzu Kanpoko datuak elkarrizketa-koadroan agertzen den zerrenda-koadro luzean.

  4. Hautatu orri edo barruti izendun bat edo gehiago. "n" segundoz behin automatikoki eguneratzeko funtzioa ere aktiba dezakezu, eta Ados botoian klik egin.

    Edukia esteka gisa txertatuko da LibreOffice Calc dokumentuan.

  5. Gorde kalkulu-orria. Berriro irekitzean, estekatutako gelaxkak eguneratzea nahi duzun galdetuko dizu LibreOffice Calc-ek.

  6. - LibreOffice Calc - Orokorra aukeran, zeuk aukera dezakezu irekitzean automatikoki eguneratuko den beti, edo berrestea eskatuta, edo inoiz ere ez. Eguneratzea eskuz has daiteke Editatu - Estekak atalean.

Emaguzu laguntza!