Referencing a Cell in Another Sheet

Gelaxka batean, beste orri bateko gelaxka baten erreferentzia sar dezakezu.

Era berean, beste dokumentu bateko gelaxka batetik ere egin dakioke erreferentzia, dokumentua aurrez fitxategi gisa gorde baldin bada.

Dokumentu bereko gelaxka baten erreferentzia

  1. Ireki kalkulu-orri berri hutsa. Modu lehenetsian, 'Orria1' izeneko orri bakarra du. Gehitu beste orri bat behealdean dagoen orri-fitxaren ezkerreko + botoia sakatuta ('Orria2' deituko da).

  2. Adibidean bezala, sartu formula hau 'Orria1' orriko A1 gelaxkan:

    =Orria2.A1

  3. Egin klik kalkulu-orriaren behealdeko Orria2 fitxan. Ipini kurtsorea A1 gelaxkan eta sartu testua edo zenbaki bat.

  4. Berriz Orria1 orrira itzultzen bazara, hango A1 gelaxkan ere eduki bera ikusiko duzu. Orria2.A1 gelaxkako edukia aldatzen baduzu, Orria1.A1 gelaxkako edukia ere aldatu egingo da.

tip

Zuriuneak dituen izeneko orri bati erreferentzia egitean, erabili komatxo bakarrak izenaren inguruan: ='Zuriuneak dituen izena'.A1


tip

Adibideak Calc formulen sintaxia darabil. Posible da, baita ere, Excel A1 edo R1C1 formulen sintaxia erabiltzea; hori 'Formula' aukeren orrian konfiguratzen da.


Beste dokumentu bateko gelaxka baten erreferentzia

  1. Lehendik dagoen kalkulu-orri bat kargatzeko, aukeratu Fitxategia - Ireki.

  2. Kalkulu-orri berri bat kargatzeko, aukeratu Fitxategia - Berria. Ipini kurtsorea kanpoko datuak txertatu nahi dituzun gelaxkan, eta sartu berdin ikurra formula bat hasi nahi duzula adierazteko.

  3. Orain, joan kargatu berri duzun dokumentura. Egin klik dokumentu berrian txertatu nahi diren datuak dituen gelaxkan.

  4. Itzuli kalkulu-orri berrira. Sarrerako lerroan ikusiko duzu LibreOffice Calc-ek erreferentzia ezarri diola formulari.

    The reference to a cell of another document contains the fully qualified name of the other document between single quotes ('), then a hash #, then the name of the sheet of the other document, followed by a period and the name or reference of the cell.

    For example, .

    note

    The path and document name URI must always be enclosed in single quotes. If the name contains single quotes (') they must be escaped using two single quotes (''). Only a sheet name may not be quoted if it does not contain a space or a character that would be an operator or the name would be pure numeric (for example, '123' must be quoted).


  5. Berretsi formula, formula-barrako ikur berdean klik eginez.

  6. Gelaxka aktiboaren beheko eskuineko izkinan dagoen koadroa arrastatzen bada, LibreOffice Calc-ek automatikoki txertatuko ditu dagozkion erreferentziak alboko gelaxketan. Horren ondorioz, orriaren izenaren aurrean "$" ikurra agertuko da erreferentzia absolutua dela adierazteko.

Formula honetan beste dokumentuaren izena ondo aztertzen baduzu, URL gisa idatzita dagoela ohartuko zara. Horrek esan nahi du Interneteko URL bat ere sar dezakezula.

Emaguzu laguntza!