LibreOffice 24.8 laguntza
Nabigatzailearen laguntzarekin orri bateko gelaxkak dokumentu berdineko (edo beste dokumentu batean) beste orri batean erreferentzia ditzakezu. Gelaxkak kopia, esteka edo hiperesteka gisa txerta daitezke. Txertatuko den barrutia izen batekin definitu behar da jatorrizko fitxategian, eta horrela txerta daiteke helburuko fitxategian.
Ireki iturburuko gelaxkak dituen dokumentua.
Iturburu-barrutia barruti gisa definitzeko, hautatu gelaxkak eta aukeratu Orria - Izendun barrutiak eta adierazpenak - Definitu. Gorde iturburu-dokumentua, eta ez itxi.
Ireki zerbait txertatu nahi duzun dokumentua.
Ireki Nabigatzailea. Hautatu iturburu-fitxategia nabigatzailearen beheko koadroan.
Nabigatzailean, "Barruti-izenak" sarreran agertzen da iturburu-fitxategiaren objektua.
Nabigatzaileko Arrastatze-modua ikonoan hautatu erreferentzia hiperesteka, esteka edo kopia izatea nahi duzun.
Egin klik nabigatzaileko "Barruti-izenak" sarreran, eta arrastatu erreferentzia txertatu nahi duzun uneko orriko gelaxkara.
Dokumentu bereko beste orri bateko barrutia uneko orrian txertatzeko ere balio du metodo horrek. Hautatu dokumentu aktiboa iturburu gisa goiko 4. urratsean.