Elkarren ondoko gelaxketan oinarritutako datuak automatikoki betetzea

Automatikoki bete ditzakezu gelaxkak Bete automatikoki komandoarekin edo Seriea komandoarekin.

'Automatikoki bete' komandoa erabiltzea

Automatikoki betetzeko komandoak datu-serie bat sortzen du definitutako eredu batean oinarrituta.

  1. Orri batean, egin klik gelaxka batean, eta sartu zenbaki bat.

  2. Egin klik beste gelaxka batean, eta gero egin klik berriro zenbakia idatzi duzun gelaxkan.

  3. Arrastatu gelaxkaren beheko eskuin ertzeko betetze-heldulekua bete nahi dituzun gelaxketan zehar, eta gero askatu saguaren botoia.

    Goranzko zenbakiekin beteko dira gelaxkak.

Iradokizun-ikonoa

Elkarren ondoko egunen zerrenda bat sortzeko berehala, idatzi Astelehena gelaxka batean, eta arrastatu betetze-heldulekua.


Sakatuta eduki tekla, gelaxkak balio desberdinekin ez badituzu bete nahi.

Ohar-ikonoa

Jarraian dauden eta zenbaki desberdinak dituzten bi edo gelaxka gehiago hautatzen badituzu, eta arrastatzen baduzu, zenbakietan atzemango den eredu aritmetikoarekin beteko dira falta diren gelaxkak. Betetze automatikoaren funtzioak - LibreOffice Calc - Ordenatze-zerrendak aukeran pertsonalizatutako zerrendak ere ezagutu ditzake.


Iradokizun-ikonoa

Betetze-heldulekuan klik bikoitza egin dezakezu uneko datu-blokean hutsik dauden zutabe guztiak betetzeko. Adibidez, sartu Urt A1 gelaxkan eta arrastatu beherantz betetze-heldulekua A12 gelaxkaraino eta hamabi hilabeteak agertuko dira lehen zutabean. Orain idatzi balio batzuk B1 eta C1 gelaxkan. Hautatu gelaxka horiek eta egin klik bikoitza betetze-heldulekuan. Orduan automatikoki beteko da B1:C12 datu-blokea.


Serie definitu bat erabiltzea

  1. Hautatu orrian bete nahi duzun gelaxka-barrutia.

  2. Hautatu Editatu - Bete gelaxkak - Serieak.

  3. Hautatu seriearen parametroak.

    Serie lineal bat hautatzen baduzu, sartzen duzun gehikuntza gehitu egingo zaio serieko ondorengo zenbaki bakoitzari hurrengo balioa sortzeko.

    Serie geometriko bat hautatzen baduzu, sartzen duzun gehikuntza biderkatu egingo da serieko ondorengo zenbaki bakoitzarekin hurrengo balioa sortzeko.

    Data motako serie bat hautatzen baduzu, sartzen duzun gehikuntza gehitu egingo zaio zehaztutako denbora-unitateari.

Emaguzu laguntza!