Aplikatu formatu automatikoa hautatutako gelaxka-barrutiari

Erabili autoformatuaren eginbidea orri bati nahiz hautatutako gelaxka-barruti bati berehala formatua aplikatzeko.

Autoformatua aplikatzea hautatutako gelaxka-barruti bati

  1. Hautatu autoformatu-estiloa aplikatuko zaion gelaxka-barrutia. Barrutiak gutxienez 3 zutabe eta 3 errenkada izan behar ditu.

  2. Joan Formatua - Autoformatu-estiloak atalera 'Autoformatua' elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  3. Formatua zerrendan, aukeratu aplikatuko den autoformatu-estiloa.

  4. Formatu atalean, aukeratu autoformatu-estiloko zein propietateak aplikatuko zaizkion hautatutako gelaxka-barrutiari.

  5. Sakatu Ados autoformatu-estiloa aplikatzeko eta elkarrizketa-koadroa ixteko.

Ohar-ikonoa

Gelaxka-edukien kolorea aldatzen ez bada, ziurtatu Ikusi - Nabarmendu balioak desgaituta dagoela.


Autoformatu-estilo berria definitzea

  1. Calc kalkulu-orri batean, eman formatua gutxienez 4 zutabe eta 4 errenkada dituen gelaxka-barruti bati, autoformatu-estilo berria sortzeko eredu gisa erabilia izan dadin.

  2. Hautatu aurreko urratsean formatua eman zaion gelaxka-barrutia eta joan Formatua - Autoformatu-estiloak aukerara.

  3. Sakatu Gehitu.

  4. Gehitu autoformatua elkarrizketa-koadroaren Izena koadroan, sartu autoformatu-estilo berriaren izena.

  5. Egin klik Ados aukeran eta itxi elkarrizketa-koadroa.

note

Goiko urratsak jarraituz sortutako autoformatu-estilo berria edozein LibreOffice Calc fitxategitan aplikatu daiteke. Beraz, ez da mugatuta egongo estiloa sortzeko erabili zen fitxategira.


Emaguzu laguntza!