LibreOffice 24.8 laguntza
Modu lehenetsian, LibreOffice(e)k automatikoki zuzentzen ditu ortografia-errore arruntenak eta idatzi ahala aplikatzen du formatua. Berehala desegin ditzakezu aldaketa automatikoak ⌘Ctrl+Z sakatuz.
LibreOffice Calc-eko aldaketa automatikoak nola desaktibatu (eta berraktibatu) erakusten da ondoren:
Gelaxketan sarrerak egitean, LibreOffice Calc-ek automatikoki proposatzen du bat datorren sarrera, zutabe beretik hartuta. Funtzio horren izena Sarrera automatikoa da.
Sarrera automatikoa aktibatu edo desaktibatzeko, kendu edo jarri hautamarka Tresnak - Sarrera automatikoa aukerari.
LibreOffice Calc-ek automatikoki bihurtzen ditu sarrera batzuk data-formatura. Adibidez, 1.1 sarrera aurtengo urtarrilaren 1a gisa interpreta daiteke, sistema-eragilearen eskualde-ezarpenen arabera, eta orduan dagokion data-formatua aplikatuko zaio gelaxkari.
Sarrera bat testu gisa interpretatuko dela ziurtatzeko, gehitu apostrofoa sarrera bakoitzaren hasieran. Apostrofoa ez da bistaratuko gelaxkan.
Hautatu Tresnak - Autozuzenketako aukerak. Joan Lokalizatutako aukerak fitxara, eta desmarkatu Ordeztu.
Hautatu
. Joan fitxara. Desautatu .Hautatu
. Joan fitxara. Hautatu hitz parea, eta sakatu .