Izenak erreferentziatzat hartzea

Testua daukaten gelaxkak gelaxken errenkadei edo zutabeei erreferentzia egiteko erabili daitezke.

Adibideko kalkulu-orria

Goian ikusten den adibideko kalkulu-orrian, 'Lehen zutabea' katea erabili daiteke formula batean B3 gelaxkatik B5 gelaxkara arteko barrutiari erreferentzia egiteko, edo 'Bigarren zutabea' C2 gelaxkatik C5 gelaxkara arteko barrutiari erreferentzia egiteko. 'Lehen errenkada' ere erabili daiteke B3 gelaxkatik D3 gelaxkara arteko barrutiarentzat, edo'Bigarren errenkada' B4 gelaxkatikD4 gelaxkara arteko barrutiarentzat. Gelaxka-izen bat erabiltzen duen formula baten emaitza, adibidez SUM('Lehen zutabea') formularena, 600 da.

Etiketak automatikoki aurkitzea eginbide zaharkitua da eta desaktibatuta dago, portaera ez determinista eragin baitezake, dokumentuko edukiaren arabera. Funtzio hori aktibatzeko, aukeratu - LibreOffice Calc - Kalkulatu eta markatu Automatikoki bilatu zutabe- eta errenkada-etiketak kontrol-laukia.

Horren ordez, etiketa definituak erabili daitezke, antzera jokatzen baitute, baina modu definituan.

Iradokizun-ikonoa

Formulan etiketa-izen bat zure kabuz sartzen baduzu, inguratu izena komatxo bakunekin ('). Izenaren barruan komatxo bakun bat badago, hura bikoiztu behar da, adibidez 'Harry''s taberna'.


Define Label Range

Etiketa-barruti bat definitzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Emaguzu laguntza!