Kalkulu-orrietako laster-teklak

Ohar-ikonoa

Laster-tekla batzuk mahaigaineko sistemari eslei dakizkioke. Mahaigaineko sistemari esleitutako teklak ez dira erabilgarri egongo LibreOffice(e)n. Saia zaitez tekla desberdinak esleitzen LibreOffice(e)n, Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua aukerarekin, edo mahaigaineko sisteman.


Sarrera-lerroan sartu den formularekin gelaxka-barruti hautatu bat betetzeko, sakatu +⏎.

Matrize bat sortzeko Sarrerako lerroa koadroan sartu duzun informazio bera daukaten gelaxkekin, sakatu ⇧++⏎. Ezingo dituzu editatu matrizeko osagaiak.

Orri bateko barruti desberdinetan gelaxka anitz hautatzeko, eutsi sakatuta teklari eta arrastatu barruti desberdinetan.

Hainbat orri hautatzeko kalkulu-orri batean, sakatuta mantendu , eta egin klik laneko areako behealdeko izen-fitxetan. Orri bat bakarrik hautatzeko hautapen batean, mantendu ⇧ tekla sakatuta eta egin klik orriaren izen-fitxan.

Lerro-jauzi bat eskuz sartzeko gelaxka batean, egin klik gelaxka horretan, eta sakatu +⏎.

Hautatutako gelaxketako edukiak ezabatzeko, sakatu 'Backspace' (⌫). Horrek Ezabatu edukiak elkarrizketa-koadroa irekiko du, gelaxketako zein eduki ezabatu nahi duzun hautatu ahal izateko. Gelaxketako edukia elkarrizketa-koadrorik gabe ezabatzeko, sakatu 'Delete' tekla.

Kalkulu-orrietan nabigatzea

Laster-teklak

Efektua

+Home

Orriko lehen gelaxkara (A1) eramaten du kurtsorea.

+End

Datuak dituen orriko azken gelaxkara eramaten du kurtsorea.

"Hasi" tekla

Uneko errenkadako lehen gelaxkara eramaten du kurtsorea.

"Bukaera" tekla

Moves the cursor to the last column that contains data in any row.

⇧+Hasiera

Gelaxkak hautatzen ditu, uneko gelaxkatik uneko errenkadaren lehen gelaxkaraino.

⇧+End

Selects all cells from the current cell to the last column that contains data in any row.

⇧+Page Up

Uneko gelaxkatik hasi eta uneko zutabetik orri bat gorantz amaitu arte dauden gelaxkak hautatzen ditu, edo lehendik dagoen hautapena orri bat gorantz hedatzen du.

⇧+Page Down

Uneko gelaxkatik hasi eta uneko zutabetik orri bat beherantz amaitu arte dauden gelaxkak hautatzen ditu, edo lehendik dagoen hautapena orri bat beherantz hedatzen du.

⇧+zuriunea

Uneko errenkada hautatzen du edo lehendik dagoen hautapena dagozkien errenkadetara hedatzen du.

+zuriunea

Uneko zutabea hautatzen du edo lehendik dagoen hautapenari dagozkien zutabeetara hedatzen du.

+⇧+zuriunea

Orriko gelaxka guztiak hautatzen ditu.

+ezkerrerako gezia

Kurtsorea ezkerrerantz eramaten du, datuak dituzten gelaxka-blokeen hasierara eta amaierara. Kurtsorearen ezkerreko gelaxka edo kurtsorearen gelaxka bera hutsik badago, ezkerrerantz joango da uneko errenkadari jarraituta, edukiak dituen hurrengo gelaxka aurkitu arte. Errenkada berean kurtsorearen ezkerrean dauden gelaxka guztiak hutsik badaude, kurtsorea errenkadako lehen gelaxkara joango da.

+eskuinerako gezia

Kurtsorea eskuinerantz eramaten du, datuak dituzten gelaxka-blokeen hasierara eta amaierara. Kurtsorearen eskuineko gelaxka edo kurtsorearen gelaxka bera hutsik badago, eskuinerantz joango da uneko errenkadari jarraituta, edukiak dituen hurrengo gelaxka aurkitu arte. Errenkada berean kurtsorearen eskuinean dauden gelaxka guztiak hutsik badaude, kurtsorea errenkadako azken gelaxkara joango da.

+gorako gezia

Kurtsorea gorantz eramaten du, datuak dituzten gelaxka-blokeen hasierara eta amaierara. Kurtsorearen gaineko gelaxka edo kurtsorearen gelaxka bera hutsik badago, gorantz joango da uneko zutabeari jarraituta, edukiak dituen hurrengo gelaxka aurkitu arte. Zutabe berean kurtsorearen gainean dauden gelaxka guztiak hutsik badaude, kurtsorea zutabeko lehen gelaxkara joango da.

+beherako gezia

Kurtsorea beherantz eramaten du, datuak dituzten gelaxka-blokeen hasierara eta amaierara. Kurtsorearen azpiko gelaxka edo kurtsorearen gelaxka bera hutsik badago, beherantz joango da uneko zutabeari jarraituta, edukiak dituen hurrengo gelaxka aurkitu arte. Zutabe berean kurtsorearen azpian dauden gelaxka guztiak hutsik badaude, kurtsorea zutabeko azken gelaxkara joango da.

+⇧+gezia

Kurtsore-mugimenduen bidez sortutako barrutiko gelaxka guztiak hautatzen ditu +↑↓←→ tekla-konbinazioak erabilita. Errenkadak eta zutabeak aldi berean hautatzeko erabiltzen bada, gelaxka-barruti laukizuzena hautatuko da. Kurtsorea gelaxka huts batean badago, hautapena uneko gelaxkatik hasi eta balioren bat duen lehen gelaxkaraino luzatuko da, betiere sakatu den geziaren norabidean.

+Page Up

Ezkerrera joaten da orri bat.

Inprimatzeko aurrebistan: Inprimatzeko aurreko orrialdera joaten da.

+Page Down

Eskuinera joaten da orri bat.

Inprimatzeko aurrebistan: Inprimatzeko hurrengo orrialdera joaten da.

+Page Up

Pantaila-orrialde bat korritzen du ezkerrera.

+PageDown

Pantaila-orrialde bat korritzen du eskuinera.

⇧++Page Up

Aurreko orria gehitzen dio uneko orri-hautapenari. Kalkulu-orri bateko orri guztiak hautatuta badaude, aurreko orria bakarrik hautatuko du laster-teklen konbinazio honek. Aurreko orria uneko orri bihurtzen du.

⇧++Page Down

Hurrengo orria gehitzen dio uneko orri-hautapenari. Kalkulu-orri bateko orri guztiak hautatuta badaude, hurrengo orria bakarrik hautatuko du laster-teklen konbinazio honek. Hurrengo orria uneko orri bihurtzen du.

+F1

(*) zenbakizko teklatuko biderketa-ikurra da.

Kurtsorea kokatuta dagoen datu-barrutia hautatzen du. Barruti bat datuak dituen elkarren ondoko gelaxken multzoa da, hutsik dauden errenkada eta zutabeek mugatzen dutenea.

+F1

(/) zenbakizko teklatuko zatiketa-ikurra da.

Kurtsorea kokatutako matrize-formularen barrutia hautatzen du.

+Plus tekla

Txertatu gelaxkak ('Txertatu - Gelaxkak' menuan bezala)

+Minus tekla

Ezabatu gelaxkak ('Editatu - Ezabatu gelaxkak' menuan bezala)

⏎ (hautatutako barruti batean)

Kurtsorea gelaxka bat behera mugitzen du hautatutako barrutian. Kurtsorea mugituko den norabidea zehazteko, aukeratu - LibreOffice Calc - Orokorra eta aldatu Sakatu ⏎ hautapena mugitzeko.

⏎ (gelaxka-edukiak kopiatu ondoren)

Gelaxka-edukiak arbelean kopiatu badira eta ez bada edizio gehiagorik egin uneko fitxategian, ⏎ sakatzen bada arbeleko edukiak kurtsorea unean dagoen tokian kopiatuko dira.

⇧+⏎

Gelaxka-edukiak arbelean badaude eta ez bada edizio gehiagorik egin uneko fitxategian, ⇧+⏎ sakatzen bada ⏎ teklarekin lortutako portaera bera izango da eta arbeleko edukiak kurtsorea unean dagoen tokian itsatsiko dira.

Ez dabago gelaxkarik hautatuta, ⇧+⏎ konbinazioak Sakatu ⏎ hautapena mugitzeko aukerak ezarritakoaren aurkako norabidean mugitzen du kurtsorea. Aukera hori - LibreOffice Calc - Orokorra atalean dago.

Gelaxka-barruti bat hautatuta badago, ⇧+⏎ tekla-konbinazioak kurtsorea uneko hautapenaren barruan lekuz aldatzen du Sakatu ⏎ hautapena mugitzeko aukeran zehaztutako norabidearen kontra.

+` (ikusi oharra taula honen azpian)

Gelaxkak bistaratzen edo ezkutatzen ditu balioen ordez gelaxka guztietan.


note

` tekla "1" teklaren ondoan egoten da ingelesezko teklatu gehienetan. Teklatuak ez badauka tekla hori, beste tekla bat eslei dezakezu: Hautatu Tresnak - Pertsonalizatu, eta egin klik Teklatua fitxan. Hautatu "Ikusi" kategoria, eta "Txandakatu formula" funtzioa.


Orriak kopiatzea eta izenez aldatzea

Orrien artean nabigatzeko erabiltzen diren orri-fitxetan klik egiten bada teklatuko teklak sakatzen direnean, honako eragiketak gauzatu daitezke:

Laster-teklak

Efektua

+ arrastatu orriaren fitxa

Fitxa klikatu zaion orriaren kopia bat egiten du. Kopiatutako orria saguaren botoia askatzen den tokian kokatuko da.

+ klik orri-fitxa

Orri-izena editatzeko aukera ematen du. Editatu orri-izena eta sakatu ⏎ amaitu ondoren.


Kalkulu-orrietako funtzio-teklak

Laster-teklak

Efektua

+F1

Uneko gelaxkari erantsitako iruzkina bistaratzen du

F2

Gelaxka bat hautatu ondoren, sakatu F2 gelaxka-edukiak ireki eta editatu ahal izateko. Gelaxkak formula bat badu, erabili gezi-teklak orrian barrena erraz nabigatzeko eta barruti-helbideak formulan sartzeko.

Sakatu F2, berriro, formula-testuan kurtsorea lekuz aldatzeko gezi-teklak erabili nahi badituzu.

F2 lasterbidea erabiltzen den bakoitzeko, lehen deskribatutako bi egoerak txandatzen dira.

Zenbait elkarrizketa-koadrok Txikiagotu botoia duten sarrera-eremuak dituzte. Kurtsorea horietako baten barruan dagoenean F2 sakatzen bada, Txikiagotu komandoa exekutatuko da.

+F2

Funtzioen morroia irekitzen du.

⇧++F2

Sarrerako lerrora eramaten du kurtsorea. Formula bat sar dezakezu hor uneko gelaxkarako.

+F3

Definitu izenak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

⇧++F4

Datu-baseko arakatzailea erakusten edo ezkutatzen du.

F4

Erreferentzia erlatiboak/absolutuak berrantolatzen ditu sarrerako lerroan (adibidez, A1, $A$1, $A1, A$1).

F5

Nabigatzailea erakusten edo ezkutatzen du.

⇧+F5

Mendekoen aztarnari jarraitzen dio.

β‡ͺ+F9

Aurrekoen aztarnari jarraitzen dio.

⇧++F5

Kurtsorea Sarrerako lerroa koadrotik Orri-area koadrora eramaten du. ⇧++T lasterbidea ere erabili daiteke.

F7

Uneko orriko ortografia egiaztatzen du.

+F7

Sinonimoen hiztegia irekitzen du, uneko gelaxkak testua badu.

F8

Hautapen gehigarriaren modua aktibatzen edo desaktibatzen du. Modu horretan ↑, ↓, ← ,β†’ teklak erabil ditzakezu hautapena zabaltzeko. Edo beste gelaxka batean klik eginez ere zabal dezakezu hautapena.

+F8

Balioak dituzten gelaxkak nabarmentzen ditu.

F9

Aldatutako formulak birkalkulatzen ditu uneko orrian.

+⇧+F9

Orri guztietako formula guztiak birkalkulatzen ditu.

+F9

Hautatutako diagrama eguneratzen du.

Estiloak leihoa irekitzen du, formatu-estilo bat aplikatu ahal izateko gelaxkako edukiari edo uneko orriari.

⇧+F11

Dokumentu-txantiloi bat sortzen du.

⇧++F11

Txantiloiak eguneratzen ditu.

F12

Hautatutako datu-barrutia elkartzen du.

+F12

Hautatutako datu-barrutia banantzen du.

+beherako gezia

Uneko errenkadaren altuera handitzen du (OpenOffice.org zaharraren bateragarritasun moduan soilik).

+gorako gezia

Uneko errenkadaren altuera txikitzen du (OpenOffice.org zaharraren bateragarritasun moduan soilik).

+eskuinerako gezia

Uneko zutabearen zabalera handitzen du.

+ezkerrerako gezia

Uneko zutabearen zabalera murrizten du.

+⇧+↑, ↓, ← edo β†’

Zutabe-zabalera edo errenkada-altuera optimizatzen ditu uneko gelaxkan oinarrituta.


Gelaxkak formateatzeko laster-teklak

Gelaxka-formatu hauek aplika daitezke teklatuarekin:

Laster-teklak

Efektua

+1 (zenbakizko teklatukoa ez)

Ireki Gelaxken formatuaren elkarrizketa-koadroa

+⇧+1 (zenbakizko teklatukoa ez)

Bi dezimal, milakoen bereizlea

+⇧+2 (zenbakizko teklatukoa ez)

Formatu esponentzial estandarra

+⇧+3 (zenbakizko teklatukoa ez)

Data-formatu estandarra

+⇧+4 (zenbakizko teklatukoa ez)

Moneta-formatu estandarra

+⇧+5 (zenbakizko teklatukoa ez)

Portzentaje-formatu estandarra (bi dezimalekin)

+⇧+6 (zenbakizko teklatukoa ez)

Formatu estandarra


Taula dinamikoa erabiltzea

Beheko laster-teklak Taula dinamikoen eskema elkarrizketa-koadrorako dira.

Teklak

Efektua

β†Ή

Fokua aldatzen du elkarrizketa-koadroko area eta botoietan zehar aurrera mugituz.

⇧+β†Ή

Fokua aldatzen du elkarrizketa-koadroko area eta botoietan zehar atzera mugituz.

↑

Fokua elementu bat igotzen du uneko elkarrizketa-koadroko arean.

↓

Fokua elementu bat jaisten du uneko elkarrizketa-koadroko arean.

←

Fokua elementu bat ezkerrera eramaten du uneko elkarrizketa-koadroko arean.

β†’

Fokua elementu bat eskuinera eramaten du uneko elkarrizketa-koadroko arean.

Etxea

Lehen elementua hautatzen du uneko elkarrizketa-koadroko arean.

End

Azken elementua hautatzen du uneko elkarrizketa-koadroko arean.

eta 'Errenkada-eremuak' etiketan azpimarratutako karakterea

Uneko eremua 'Errenkada-eremuak' areara mugitzen edo kopiatzen du.

eta 'Zutabe-eremuak' etiketan azpimarratutako karakterea

Uneko eremua 'Zutabe-eremuak' areara mugitzen edo kopiatzen du.

eta 'Data-eremuak' etiketan azpimarratutako karakterea

Uneko eremua 'Data-eremuak' areara mugitzen edo kopiatzen du.

eta 'Iragazkiak' etiketan azpimarratutako karakterea

Uneko eremua 'Iragazkiak' areara mugitzen edo kopiatzen du.

+↑

Uneko eremua kokagune bat igotzen du.

+↓

Uneko eremua toki bat jaisten du.

+←

Uneko eremua toki bat mugitzen du ezkerrera.

+β†’

Uneko eremua toki bat mugitzen du eskuinera.

+Home

Uneko eremua hasierara mugitzen du.

+End

Uneko eremua amaierara mugitzen du.

Del

Uneko eremua kentzen du areatik.


Emaguzu laguntza!