Txertatu gelaxkak
Egin klik ikonoaren alboko gezian, eta Txertatu gelaxkak tresna-barra irekiko da. Gelaxkak, errenkadak eta zutabeak gehitu ahal izango dituzu uneko orrian.
Tresnen barrako ikonoa:
Ondorengo ikonoak hauta ditzakezu:
Hautatutako gelaxka-barrutiko edukia beherantz eramaten du gelaxkak txertatzean.
Txertatu gelaxkak beherantz
Hautatutako gelaxka-barrutiko edukia eskuinerantz eramaten du gelaxkak txertatzean.
Txertatu gelaxkak eskuinerantz
Errenkada oso bat txertatzen du. Orriko hautapenak zehazten du errenkadaren kokagunea.
Zutabe oso bat txertatzen du. Hautatutako zutabeen araberakoa izaten da txertatu beharreko zutabeen kopurua.