Txertatu
Egin klik ikonoaren alboko gezian, eta Txertatu tresna-barra irekiko da. Grafikoak eta karaktere bereziak gehitu ahal izango dituzu uneko orrian.
Tresnen barrako ikonoa:
Ondorengo ikonoak hauta ditzakezu:
Uneko dokumentuan marko mugikor bat txertatzen du. HTML dokumentuetan marko mugikorrak beste fitxategi batzuetako edukia bistaratzeko erabiltzen dira.
Instalatutako letra-tipoetan aurkitutako ikurren barrutitik karaktereak txertatzen uzten dio erabiltzaileari.
Irudi bat txertatzen du uneko dokumentuan orrialde-egokitze optimoa jarraituta eta marran zentratutauneko gelaxka-kokapeneanorrialdean edo diapositiban zentratuta.
Audio- edo bideo-fitxategi bat txertatzen du zure dokumentuan.
Formula bat txertatzen du uneko dokumentuan. Informazio gehiago nahi izanez gero, ireki LibreOffice Math aplikazioaren laguntza.
OLE objektu bat txertatzen du uneko dokumentuan. OLE objektua esteka modura edo kapsulatutako objektu modura txertatzen da.