Laginketa

Taula bat sortzen du beste taula batetik erauzitako lagin bateko datuekin.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Datuak - Estatistikak - Laginketa


Laginketaren bidez, iturburu-taulako (populazioko) datuak aukeratu daitezke helburu-taula betetzeko. Laginketa ausazkoa edo tartez tartekoa izan daiteke, eta iturburu-taulan ordezkapenak eginda edo egin gabe izan daiteke.

note

Laginketa errenkadaz errenkada egiten da. Horrek esan nahi du lagindutako datuetan iturburu-taularen lerro osoa hartuko dela eta helburu-taularen lerro batean kopiatuko dela.


Datuak

Sarrera-barrutia: Analizatuko den datu-barrutiaren erreferentzia.

Emaitzak hemen:: Emaitzak bistaratzeko erabiliko den barrutiaren goi ezkerreko gelaxkaren erreferentzia.

Laginketa-metodoa

Ausazkoa

Iturburu-taulako justu Lagin-tamaina lerro hartzen ditu, ausaz.

Lagin-tamaina

Iturburu-taulatik lagindutako lerro kopurua. Laginaren tamainak populazio-tamainaren muga du ordezkapenik gabeko laginketa-metodo guztietan.

Ordezpenarekin

Markatuta badago, laginak berriro populaziora (iturburu-taulara) itzuliko dira marrazketaren ondoren. Lagin bat behin baino gehiagotan marraztu daiteke eta, beraz, posible da populazioa baino handiagoa den lagin-tamaina bat izatea. Aukera hori eta Mantendu ordena bateraezinak dira. Markatu gabe badago, marraztutako lagina ez da berriro populaziora itzuliko eta lagin-tamainak populazio-tamainaren muga izango du.

Eutsi ordenari

Markatuta badago, laginak populazio-datuen ordenan marraztuko dira. Laginak ez dira berriro populaziora itzuliko (esklusiboa Ordezpenarekin). Aukera hau automatikoki markatuta dago laginketak Epealdia aukera aktibatuta badu. Markatu gabe badago, laginak ausazko ordenan marraztuko dira.

Aldizkakoa

Epealdia parametroak definitutako tartearekin aukeratzen ditu lerroak.

Aldia

Aldizka saltatuko den lerro kopurua laginketa egitean. Epealdia parametroak populazio-tamainaren muga du.

Adibidea

Honako datuak erabiliko dira iturburu-taularen adibide modura, laginketa nola dabilen erakusteko:

A

B

C

1

11

21

31

2

12

22

32

3

13

23

33

4

14

24

34

5

15

25

35

6

16

26

36

7

17

27

37

8

18

28

38

9

19

29

39


Epealdia 2 bada, laginketak honako taula sortuko du:

12

22

32

14

24

34

16

26

36

18

28

38


Emaguzu laguntza!