LibreOffice 24.8 laguntza
Datu multzo baten erregresio lineal, logaritmiko edo potentziala kalkulatzen du, mendeko aldagai bat eta aldagai independente anitz hartuta.
Adibidez, uzta baten etekina (mendeko aldagaia) prezipitazioari, tenperaturari, eguzki-orduei, hezetasunari, lurzoruaren kalitateari eta independenteak diren beste hainbat aldagairi lotuta egon daiteke.
Erregresio-analisiei buruzko informazio gehiagorako, ikusi Wikipediako artikulua.
Sartu behaketa aldakor independente anitz dituen barruti bakar bat (zutabeetan edo errenkadetan). X behaketa aldakor guztiak elkarren ondoan sartu behar dira taula berean.
Sartu erregresioa kalkulatzeko erabiliko den mendeko aldagaia duen barrutia.
Markatu hau irteerako barrutiaren aldagai-izen gisa datu multzoen lehen errenkada (edo zutabea) erabiltzeko.
Emaitzak bistaratzeko erabiliko den barrutiaren goiko ezkerreko gelaxkaren erreferentzia.
Ezarri erregresio mota. Hiru mota daude erabilgarri:
Erregresio lineala: y = b + a1.[x1] + a2.[x2] + a3.[x3]... formako funtzio lineal bat bilatzen du, non ai i-garren malda den, [xi] i-garren aldagai independentea den eta b datuei ondoen egokitzen den ebakidura den.
Erregresio logaritmikoa: y = b + a1.ln[x1] + a2.ln[x2] + a3.ln[x3]... formako erregresio logaritmiko bat bilatzen du, datuei ondoen egokitzen zaiena, non ai i-garren koefizientea den, b ebakidura den eta ln[xi] i-garren aldagai independentearen logaritmo naturala den.
Erregresio potentziala: y = exp( b + a1.ln[x1] + a2.ln[x2] + a3.ln[x3] ...) formako kurba potentzial bat bilatzen du, non ai i-garren berretura den, [xi] i-garren aldagai independentea den eta b datuei ondoen egokitzen zaion ebakidura den.
0 eta 1 (esklusiboa) arteko zenbakizko balio bat, balio lehenetsia 0.95 da. Calc aplikazioak ehuneko hori erabiltzen du estimazio bakoitzari (alegia, maldei eta ebakidurari) dagozkion konfiantza-tarteak kalkulatzeko.
Hautatu hondarrak kalkulatuko diren ala ez. Zenbait kasutan onuragarria izan daiteke hori egitea, adibidez maldetan eta ebakidura-estimazioetan eta haien estatistiketan soilik interesatuta bazaude. Hondarrek esaten dute uneko datu-puntuak nora arte desbideratzen diren aurresandako datu-puntuetatik, erregresio-ereduan oinarrituta.
Erregresio-eredua kalkulatzeko, zero erabiltzen du ebakidura gisa, eredua jatorritik igaro dadin behartzeko.